III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E Z K A R O Z E
Aldaketa aurrekontuan
Ezkarozeko Udalak, 2003ko urriaren 2an egindako bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Lehenbizikoa._Aurrekontuko aldaketa hau onestea:
Kreditu gehikuntza 531-692 kontusailean, "Larreako pista": 1.467,40 euro, gastu arruntetarako diruzaintzako gerakinaren bidez osorik finantzaturik.
Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunez, espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkezteko aukera izan dadin.
Ezkarozen, bi mila eta hiruko urriaren hamarrean. Alkatea, Carlos Mancho Layana.
Iragarkiaren kodea: a0309924