140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

HIRIBERRI-AEZKOA

Obra lehiaketa

Hiriberri-Aezkoako Udalak, 2003ko urriaren 14an egindako bilkuran, besteren artean, erabaki zuen lehiaketa publikorako dei egitea, honako obra hauek kontratatzeko: udal mugapean kokaturiko abeltzaintzako ustiategietako ur-horniduraren eta elektrifikazioaren instalazioak eraikitzea, eta ustiategi horietara iristeko bide publikoa hobetzea.

Hautatu zen kontratazio mota lehiaketa irekia da, presako prozeduraz izapidatua.

Hasierako prezioa berrehun eta hogeita hamalau mila, laurehun eta laurogeita zortzi euro eta berrogeita bat zentimo da (234.488,41 euro), BEZa barne.

Obrak egiteko epea hiru hilabete da.

Hiriberri-Aezkoako Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira proposamenak, hamalau eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, 12:00etan.

Administrazio klausula partikularretan jartzen du aurkeztu behar den dokumentazioa.

Proposamenak irekiko dira proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egun berean, 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoen plegua interesatuen eskura daude, Udalaren bulegoetan, 10:00etatik 14:00etara, astearte eta ostegunetan. Telefonoa: 948 764 196.

Hiriberri-Aezkoan, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkate-udalburua, María Isabel Ancho Burusco.

Iragarkiaren kodea: A0309992