140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R A I T Z A

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra

Arraitzako Kontzejuak, 2003ko irailaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Horien espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua. 461,00 euro.

IV. kapitulua. 13.200,00 euro.

V. kapitulua. 6.596,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 20.257,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua. 8.160,00 euro.

III. kapitulua. 1.000,00 euro.

IV. kapitulua. 336,00 euro.

VI. kapitulua. 8.461,00 euro.

IX. kapitulua: 2.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 20.257,00 euro.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Arraitzan, bi mila eta hiruko irailaren hogeita lauan. Kontzejuburua, Alfredo Izco Rezusta.

Iragarkiaren kodea: A0309979