140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Andosillako Udal Planeko ordenantzako 74. artikuluaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Udal honetako Alkatetzak ebazpen hau eman zuen, 2003ko urriaren 15ean:

21/2003 ebazpena, urriaren 15ekoa, Andosillako Udaleko alkate udalburuak emana, Hirigintzako Udal Planeko ordenantzako aldaketaren behin betiko onespena deklaratzen duena.

Manuel Osorio Martín jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua.

Udalbatzak, 2003ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Andosillako Udal Planeko ordenantzako 74. artikuluaren lehen lerroaldearen aldaketa, gorputz irtenen gainekoa.

Kontuan harturik inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan dela jendaurrean egoteko tramitea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatu zuen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen 325 c) artikulua aplikatuz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Behin betikoz onetsirik deklaratzea Andosillako Udal Planeko ordenantzako 74. artikuluaren lehen lerroaldearen aldaketa, gorputz irteneen gainekoa, behar bezala eginbideturik espedientearen atal dena.

Bigarrena._Aldaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, onets dadin.

Hirugarrena._Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organoak egiten duen hurrengo bilkuran.

Andosillan, bi mila eta hiruko urriaren hamabortzean. Alkatea, Manuel Osorio Martín.

ERANSKINA

Udal Planeko ordenantzako 74. artikuluaren aldaketa

74. artikuluaren lehen lerroaldeak testu hau izanen du hemendik goiti:

Herri osoan hegalkinak onartuko dira, baldintza hauek betetzen badira:

Ukitutako eremu publikoak 6 metro baino gehiagoko zabalera izatea, lerrokaduren arteko distantzia perpendikularraren ariora, ala kanpokoak ala barnekoak izan, hau da, etxesaileko patiokoak. Bertzenaz ez da inon ere onartuko, non ez den erakina atzeraematen erakinaren lerrokadura nahitaezkoa ez den lekuetan.

Arestiko araudiak ez du eraginik izanen alde zaharrean berritze lanak edo fatxadak zaharberritzekoak eginez gero, hasierako hegalkinaren zabalera mantentzen ahalko baita.

Andosillan, bi mila eta hiruko urriaren hamaseian. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0309977