140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A B A L T Z A

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Zabaltzako Udalak, 2003ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Erik Collon jaunak eta Raquel Arrieta andreak sustatu duten urbanizazio proiektua, hasiera batean onetsia Zabaltzako Udalak 2003ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran eta argitara emana 2003ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 12an.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikulua, 76. artikuluarekin bat.

Udalak, osoko bilkurako guztiak ados egonik, erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Arraitzako Kontzejuko 4. poligonoko 82. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Vicente Alonso Mocholi arkitektoak prestatua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak ikus-onetsia. Erik Collon jauna eta Raquel Arrieta andrea dira sustatzaileak.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zabaltzan, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkatea, José Javier Armendáriz Rezusta.

Iragarkiaren kodea: A0309980