140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Eraikinak botatzeko obrak esleiturik

Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2003ko urriaren 10ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

CGU 03-URR-10 (4/UV)

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluko buruak 2003ko uztailaren 4an emandako ebazpenaren bidez prozedura irekiko deialdia egin ondotik, eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2003ko apirilaren 7ko akta ikusi eta berarekin bat etorririk,

Hau erabaki da:

1. Construcciones y Excavaciones Erri Berri, S.L. enpresari esleitzea Talleres Iruña eraikina eta Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektoreko Santa Engrazia zeharkaleko beste eraikin batzuk botatzeko obrak burutzeko prozedura irekia, 195.193,55 eurotan, BEZa barne, betiere lehiaketa arautu zuen baldintzen pleguari jarraituz.

2. 168.270,30 euroko kopurua baimendu eta xedatzea Construcciones y Excavaciones Erri Berri, S.L.rentzat. Diru-kopuru hori Udaleko Hirigintza Gerentziaren indarreko aurrekontuko kontusail honetatik aterako da: 30-43222-601010 "U.I.II-Iparraldea".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Kontseiluburua,Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0309974