140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obra lizentzia

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2003ko ekainaren 4an:

RUV 03-EKA-04 (4/UV)

"Ikusirik 442/2003 espedientea, David Domínguez Rueda jaunak Neto On Line, S.L.ren izenean sustatu duena, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra lizentzia eskatzeko Paret pintorea kaleko 2ko behe solairuko atzealdean dagoen informatika dendarako, eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak,

Ebatzi dut:

1._Eskatutako lizentziak ematea, aurkeztutako proiektuari jarraikiz, betiere ondoko neurri zuzentzaileak eta baldintzak betetzen badira:

Aire girotua eta aireztapena eragiteko sistema 135/89 Foru Dekretuaren 13 eta 14. artikuluetako beharkizun eta baldintzen ariora paratuko dira ezinbertzean.

Haren funtzionamendutik sortutako asots mailak hertsiki bete beharko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 15 eta 16. artikuluetan ezarritako mugak.

Aire hustuketa behar diren isilgailuez eta irteera horizontaleko lamazko saretez hornituriko dezelerazio plenumaren bitartez eginen da, lurretik gutienez ere 2,50 metrora egonen baitira. Kanpoko aldeari ingurumen mailako aldaketarik eta eragin kaltegarririk egin ez dakion, irteera fluxua 2 m/segundo izanen da gehienez ere.

2002ko maiatzaren 11n emandako irekitzeko lizentzian xedaturikoari eutsiko zaio.

Obrak hasteko epea, gehienez ere, 6 hilabetekoa da, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik aitzina. Obrak hasi eta handik hilabetera, gehienez ere, bukatuak egon beharko dute. Honako lizentzia hauek iraungitzat joko dira aipatutako epeetan obrak ez badira hasten edota ez badira bukatzen.

Instalazioa bukatutakoan, jarduera sailkatua irekitzeko lizentzia lortu beharko du, eta horretarako eskabide ofizialean zehaztutakoaz gain ondoko agiriak ere aurkeztu beharko ditu:

_Obra bukaerako ziurtagiri ikus-onetsia. Bertan obren benetako kostuak agertuko dira eta frogatuko da lokala, jarduera eta instalazioak bat datozela onetsitako proiektuarekin. Orobat, jarduera sailkatuaren lizentzian eta obra lizentzian zehaztu beharkizun guzti-guztiak bete direla egiaztatuko da.

_Teknikari eskudunak sinatu eta ikus-onetsitako ziurtagiria, asots iturri guztien asotsak neurtuko dituena. Bertan egiaztatuko da arauetan (135/89 Foru Dekretuan eta G.O.K.A. udal ordenantzan) ezarri mugak bete direla.

2. Tasengatik honako likidazioa onestea: 103,05 euroko likidazioa obra lizentziagatik, 1.256,00 euro jarduera lizentziagatik eta, berriz, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik, 249,86 euro, eransten den behin-behineko likidazioarekin bat."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0309973