128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Irekitako espediente hauen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Eskatzailearen izen-deiturak: Fundación Kawa Navarra. Ebazpena noiz onetsia: 2003-6-27. Arau-haustearen arrazoia: "Desplazatu irakiarrendako laguntza, Hego Kurdistanen" izeneko proiektuari eskabidea ukatzea.

Eskatzailearen izen-deiturak: Concepción Loperena Longas andrea. Ebazpena noiz onetsia: 2003-7-29. Arau-haustearen arrazoia: Bono-taxi delako baliabidea erabiltzeko banakako laguntza ematea eskatzeko berraztertzeko errekurtsoa ezestea.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorraren bulegoetan (Zapateria karrika, 40, 3.a) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0308987