128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Alkatetzaren 136/2003 Dekretua

Galar Zendeako Udaleko alkateak 2003ko irailaren 15ean ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik, arrazoi pertsonalak direla medio, udalerritik joan beharra dudala, 2003ko irailaren 16tik 2003ko irailaren 28ra.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 47. artikuluarekin bat.

Ebatzi dut:

1. Antonio Maya Udaleko lehen alkateordearen esku uztea Alkatetza honen berezko egitekoak aipatutako aldian.

2. Honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko irailaren hamabostean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0308906