128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Ronkiri buruzko hitzarmena. Behin betiko onespena

Udal honek, 2003ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hitzez hitz hauxe dioen erabakia hartu zuen:

2003ko urtarrilaren 23ko osoko bilkuran hartu zen erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen "Ronki" industrialdea garatzeko hirigintza hitzarmena, honako sinatzaile hauek izan dituena: Udal hau, Antonio Senar Senar, María Concepción Amunain de Araujo, Endiola, S.L. eta Lizarragako Kontzejua.

Jendaurrean egon da, 2003ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (martxoaren 21ean) eta Egunero egunkarian iragarkia paratuta, eta Lizarragako Kontzejuak alegazioa aurkeztu du; han lurra handitzeko eskatu du, industriaren beharrak direla eta. Hitzarmena beste parteei utzi zaie, azter dezaten, eta maiatzaren 15ean sinatu da; horren ondorioz, osoko bilkurak, kide guztiak bat etorrita, behin betikoz onetsi du hitzarmena, aipatutako alegazioa sartuta. Hona, bada, hitzarmen horren klausulak laburturik emanak:

1. Hitzarmen honen helburua da Ergoieneko Hirigintzako Udal Planeko "Ronki" industrialderako zehaztu den exekuzio unitatearen hirigintza kudeaketa erraztea.

2. Hitzarmen honen helburua gauzatzeko, unitatea birzatitu eta sortutako lurzatien planoa erantsi zaio hitzarmenari. Azalera hauek adjudikatu dira. Antonio Senar Senar 416,50 m2; M.ª Concepción Amunain de Araujo 416,50 m2; Mendiola, S.L. 1.681,59 m2; Lizarragako Kontzejua 1.500 m2; bideak 3.722 m2; berdegunea 1.461,38 m2

Jabeak ados daude azalera horiekin, eta ez da beharrezkoa jabetza tituluetan azaltzen diren azalerak aipatzea.

3. Lurzatien azalerak finkatu ondoren, kudeaketa zehaztea dela-eta, jabeek eskatu dute (eta Udalak onartu) Hirigintzako Udal Planean ezarritako jarduketa sistema aldatzea; alegia, udal administrazioa izatea, lankidetza sistemaren bidez, unitate hori kudeatuko duena.

4. Horretarako, hitzarmen honekin batera heldu den lurzatien planoa (eta hitzarmena bera) hurrengo birzatiketa proiektuari erantsiko zaizkio, lurzatiak plano horren arabera zehaztearren.

Ergoienean, bi mila eta hiruko irailaren hamabostean. Alkate udalburua, Fernando Etxauri Gallardón.

Iragarkiaren kodea: A0308911