128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo aisialdirako baratzeetako 131. lurzatian lurrei eusteko hormatxoa eraikitzeko aldatutako proposamenari eta egungo sestrari buruzko xehetasun azterlana, Mauricio Juanperez Elizagarayk sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko irailaren 11n egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noaingo aisialdirako baratzeetako 131. lurzatian lurrei eusteko hormatxoa eraikitzeko aldatutako proposamenari eta egungo sestrari buruzko xehetasun azterlana, Mauricio Juanperez Elizagaray jaunak sustatua. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko irailaren hamabian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0308852