128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala "Las Eras" alderdian. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2003ko irailaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala, "Las Eras" alderdiari buruzkoa, Irunberriko Udalak berak sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, bi mila eta hiruko irailaren hamaikan. Jarduneko alkatea, Raquel Huarte Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0308861