128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Zinegotzi delegatuaren izendapena

Añorbeko alkate udalburuak, 2003ko irailaren 12ko Dekretuan, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43 artikuluan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen) xedatutakoari jarraikiz, alkateak delegazio bereziak egin ahal ditu zenbait arlotan, hala zerbitzuen barne-zuzendaritzarako nola kudeaketarako, oro har. Delegazioak ez du barne hartzen hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bitartez arazoak ebazteko ahalmena.

Horregatik guztiagatik, Alkatetza honek, legeak ematen dizkion eskurantzak erabiliz,

Ebatzi du:

I._Delegazio berezia ematea José Luis Aramburu Unzué zinegotzi jaunari, Kultura, Kirol eta Jai zerbitzuen barne-zuzendaritzan eta kudeaketan aritzeko, inolako ebazpen ahalmenik gabe, betiere Alkatetza honek izanen baitu ebazteko ahalmena.

II._Delegazio honetan zehaztutako moduan eta mugen barnean erabiliko ditu eskurantzak eta ez ditu beste ezein organo edo zinegotziren esku utziko.

III._Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia) 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delegazio horiek dekretu hau aipatu zinegotziari jakinarazi eta biharamunean hartuko dute indarra eta ez dute denbora mugarik izanen, baina Alkatetza honek noiznahi erreklamatu ahalko ditu bere eskumenak.

Zinegotzi delegatuak kanpora joan edo gaixotzen badira, kargua uzten badute edo beste edozein eragozpen sortzen bazaie, besterik gabe Alkatetzak berriz hartuko ditu delegazioan emandako eskumenak, jatorrizko eskumenaren titularra den aldetik. Horri dagokionez, ebazpen honexetan ematen zaio bere eskumenak erreklamatzeko ahalmena eta ez du beste ebazpen baten beharrik izanen horretarako.

VI._Ukitutako zinegotziari ebazpen hau jakinaraztea. Eskumenen delegazioa isilbidez onartu duela uste izanen da baldin eta hiru egun balioduneko epean, dekretu hau jakinarazten zaionetik hasita, ukorik adierazten ez badio delegazioa egin duen organoari.

VII._Ebazpen honen berri ematea osoko bilkurari, egiten den lehenengo bilkuran, eta haren textua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Añorben, bi mila eta hiruko irailaren hamabian. Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0308877