128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Zinegotzi delegatuen izendapena

Añorbeko alkate udalburuak, 2003ko irailaren 10eko Dekretuan, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3 artikuluan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen) xedatutakoari jarraikiz, alkateak alkateordeen esku utzi ahal du zenbait eskurantzaren erabilera. Arlo jakin batean edo gehiagotan egin ahal die delegazio hori, hala zerbitzuak zuzentzeko nola kudeatzeko, oro har; eta delegazioak barne hartzen du hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bitartez arazoak ebazteko ahalmena.

Horregatik guztiagatik, Alkatetza honek, legeak ematen dizkion eskurantzak erabiliz,

Ebatzi du:

I._Hirigintza eta Etxebizitza alorrean ditudan eskurantzen delegazio orokorra ematea lehen alkateorde Jesús María Oroz Pérez jaunari.

II._Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ongizatearen alorrean ditudan eskurantzen delegazio orokorra ematea María Jesús Alvarez Urricelqui bigarren alkateorde andreari.

III._Goian aipatu alkateordeek, eskumenen delegazio orokorra dela bide, ardurapeko alorrak zuzentzeko eta kudeatzeko ahalmena izanen dute, ebazteko ahalmena ere barne dela.

IV._Delegazio honetan zehaztutako moduan eta mugen barnean erabiliko dituzte eskurantzak eta ez dituzte beste ezein organo edo zinegotziren esku utziko.

V._Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia) 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delegazio horiek dekretu hau alkateordeei jakinarazi eta biharamunean hartuko dute indarra eta ez dute denbora mugarik izanen, baina Alkatetza honek noiznahi erreklamatu ahalko ditu bere eskumenak.

Zinegotzi delegatuak kanpora joan edo gaixotzen badira, kargua uzten badute edo beste edozein eragozpen sortzen bazaie, besterik gabe Alkatetzak berriz hartuko ditu delegazioan emandako eskumenak, jatorrizko eskumenaren titularra den aldetik. Horri dagokionez, ebazpen honexetan ematen zaio bere eskumenak erreklamatzeko ahalmena eta ez du beste ebazpen baten beharrik izanen horretarako.

VI._Ukitutako zinegotziei ebazpen hau jakinaraztea. Eskumenen delegazioa isilbidez onartu dutela uste izanen da baldin eta hiru egun balioduneko epean, dekretu hau jakinarazten zaienetik hasita, ukorik adierazten ez badiote delegazioa egin duen organoari.

VII._Ebazpen honen berri ematea osoko bilkurari, egiten den lehenengo bilkuran, eta haren textua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Añorben, bi mila eta hiruko irailaren hamarrean. Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0308876