128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Hornidura sarearen berrikuntzarako proiektuaren lehiaketa

Lakuntzako Udalak deialdi publikoa egiten du ondoko lana egiteko:

_Xedea: hornidura sarearen berrikuntza.

_Modua: lehiaketa irekia.

_Kontrataren aurrekontua: 244.048,54 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: lau hilabete.

_Proposamenak aurkeztea: Lakuntzako Udalaren erregistroan, hamahiru egun epean iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan azaltzen direnak.

_Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egunean, arratsaldeko seietan. Aditzera ematen da denok jakin dezan.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko irailaren hamabostean. Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0309024