108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1155/2003 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lehen Osasun Laguntzako zenbait osasun-etxetarako diagnostiko-aparatuen erosketa kontratatzeko gastua onetsi eta espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Lehen Osasun Laguntzako zenbait osasun-etxetarako diagnostiko-aparatuen erosketa kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Lehen Osasun Laguntzako zenbait osasun-etxetarako diagnostiko-aparatuak erostea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, presarik gabekoa.

_Hasierako prezioa: 91.700 euro.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguan datozenak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (Foru Dekretu hori 2002ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 7an) edo A.P.A.J.ari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/192 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2003ko urriaren 24an, 13:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39). Tel.: 948 428800, faxa: 948 428810.

Argibide teknikoak jaso nahi badira: telefonoa: 948-429367; faxa: 948-429384.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0307770