108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E S O

Usategiak enkantean

Aresoko Udalak, aurtengo abuztuaren hamahiruko osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikoa egitea udal mugapeko Urteaga alderdian dituen usategietako postuak errentan emateko, aurtengo urterako. Usategi horiek Leitzako eta Aresoko ehiza barrutian daude.

Lehen enkantea Udaletxean eginen da, ahozko posturen bidez, irailaren 20an, larunbatez, 19:00etan, administrazio klausulen pleguan adierazitako eran egin ere. Bigarren enkantea toki eta ordu beretan eginen da, irailaren 27an, larunbatez.

Baldintzak udal idazkaritzan daude ikusgai, interesatuen eskura.

Areson, bi mila eta hiruko abuztuaren hamalauan. Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: A0307773