108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia. Alde Zaharreko kaleak berriz urbanizatzeko obren koordinazio orokorra, 2. etapa -3. fasea

Bi mila eta hiruko uztailaren 30eko RAL (11/UV) Alkatetzaren Ebazpenaz, Iruñeko Udalak lizitaziorako deia egin du, "Iruñeko Alde Zaharreko kaleak berriz urbanizatzeko obren koordinazio orokorra (2. etapa -3. fasea)" kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: hainbat kale berriz urbanizatzeko obren koordinazio orokorra, 1 zenbakiko eranskina, Iruñeko Alde Zaharra, 2. etapa, 3. fasea (Dormitaleria, Compañia, Merced (iparra), Xabier (ekialdea) eta artzapezpikutza (mendebaldea) eta 1 zenbakiko eranskina (proiektua prestatu ondoren sortutako hobekuntza eta eguneratzeak) eta 2 zenbakikoa (honako kale hauen arkeologia: Curia eta Navarrería (hasiera) eta Santa Zezilia plaza).

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Kontrata aurrekontua: 139.000,00 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: 2.780,00 euro.

Kontratua noiz arte: obrak egin bitartean eta bermearen epea bukatu arte.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, 2003ko irailaren 22ko 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen ekonomikoen irekiera: jendaurrean irekiko dira. Dokumentazio teknikoaren irekiera: urriaren hiruan; dokumentazio ekonomikoa: urriaren hamahiruan; 9:00etan, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan (Eslava, 1 bis-behea).

Proiektua eta baldintzen plegua lizitatzaileen eskura daude, Rubio paper dendan (Bergamín, 10).

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0307732