108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Sektoreko P-A poligonoa birzatitzeko proiektuaren likidazio kontuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita zazpian:

RAL 03-EKA-27 (23/UV)

"Jendaurreko epea iragan baita Buztintxuri Sektoreko P-A poligonoa birzatitzeko proiektuaren likidazio kontuaren aldaketa hasiera batez onetsi ondotik (RAL/2003-03-18),

EBATZI DUT:

1._2003-06-09ko alegazio txostena onestea eta, hari jarraituz, José Antonio Larraz Orbara jaunak aurkeztutakoa ezestea, hain zuzen ere errentamendu kontratua amaitzeagatik dagokion kalteordainaren balorazioari buruzkoa, jadanik aitortutakoa 2003-03-18 RAL ebazpenaren bitartez.

2._Behin betiko onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia sektoreko P-A poligonoa birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua aldatzeko espedientea, hemen argitzen den moduan:

1._Calixto Ganuza Suberviola jaunak egiaztatu du berea duela 47 metro karratuko biltegi bat, Artikako Bidea kaleko 6an dagoena, ondorioz honako hau aitortzen zaio, honekin batera doan txosten teknikoaren arabera:

_Balorazio ekonomikoa, 7.430,64 eurokoa baita, bere ekarpenari dagozkion hirigintza eskubideen ordain.

Kopuru hori eragiketa hau eginez ateratzen da:

47 m2 * 0,4655012 * 0,9=19,69 Uas * 377,38 euro = 7.430,64 euro

_Etxola kentzeagatik dagokion kalteordaina, 5.681,96 eurokoa baita, honela kalkulatu dena:

((58.800 pezeta * % 32,58 * 1)+ ukipen prezioaren % 5 / 214 m2) * 47 m2 = 945.398 pezeta (5.681,96 euro).

2._José Antonio Larraz Orbara jaunak egiaztatu baitu 1997ko irailaren 1etik errentan hartua duela eta okupatzen ari dela Santa Engrazia zeharkaleko 5ean dagoen beheko solairuko lokala, Arrieta Argote ahizpena dena, honako hau dagokio, txosten teknikoaren arabera:

_Luis Azconaren izenean dagoen espedientean aipatzen diren balorazioak, enpresa utzarazi eta lekuz aldatu behar izateagatik eragindako kalte eta galeren ordain,

_Eta errentamendu kontratua amaitzeagatik dagokion kalteordaina, 6.956,79 eurokoa baita, honela kalkulatu dena:

61 x 175,70 x 12 x 9 = 1.157.512 pezeta, hau da, 6.956,79 euro.

3._Zuzendu egiten da Balorazio eta Kalteordainen Espedienteko 8.14 atalean heldu diren eragiketa matematikoetan Promodisa, S.L. enpresak atzemandako okerra: 1.859.139 pezeta dioen lekuan, 2.084.719 pezeta behar du (hau da, 12.529,41 euro). Kopuru horri aplikatzen bazaio ukipen sariaren % 5, kalteordainaren balorazioa, guztira, 13.155,88 euro ateratzen da.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea".

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306829