105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 3287. Izen-deiturak: Barragán Cubas, José Ramón. Matrikula: BGW-7188-C. Karrika: Lekoartea, 17. Eguna: 2003/04/01. Ordua: 18:23. Zenbatekoa: 60,10 euro. BSL: 47.1. ZEO: 118.1.

Espedientea: 383. Izen-deiturak: Gómez Donamaría, Alvaro. Matrikula: NA-7342-AN. Karrika: Kaleberri. Eguna: 2003/02/04. Ordua: 8:40. Zenbatekoa: 60,10 euro. BSL: 53.1. ZEO: 132.1.

Espedientea: 3238. Izen-deiturak: González Senosiain, David. Matrikula: NA-5486-S. Karrika: Osasun Etxea. Eguna: 2003/04/12. Ordua: 8:10. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 53.1. ZEO: 132.1.

Espedientea: 3273. Izen-deiturak: Iturbide Señas, Alvaro. Matrikula: BJL-5924. Karrika: Gipuzkoako etorb., 17. Eguna: 2003/05/08. Ordua: 22:45. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 53.1. ZEO: 132.1.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaintzen ahalko da, ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hausteari horrelako beherapenik aplikatzen ahal ez zaionean salbu. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306851