105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

Hasierako onespena Arau Subsidiarioetako aldaketari

Zubietako Udalak, 2003ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketari hasierako onespena ematea, U.B. 14 unitatearen azalera handitzeko _102,42 metro karratu gehiago_ eta bertan eraikitzen ahal den etxebizitzen kopurua 1etik 2ra aldatzeko. Espedientearen sustatzaileak dira Pedro eta Manuel Santesteban Loyarte.

Espedientea Udal bulegoetan dago, interesatuek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Zubietan, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bian. Alkatea, Jon Mikel Aragón Ibarra.

Iragarkiaren kodea: A0307503