105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

Alkateordeak

Zubietako alkateak, 2003ko ekainaren 27an emandako Ebazpenean, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik, 2003ko ekainaren 14an Udalbatza eratu zela eta zinegotziek kargua hartu zutela,

Jon Mikel Aragon Ibarra jauna, Zubietako alkatea naizen honek xedatu dut:

1. Lehenbiziko alkateorde izendatzea Oinatz Asensio Santesteban, legeak ematen dituen eskumenak izanen baititu.

2. Bigarren alkateorde izendatzea Yosu Ochandorena Mindeguia, legeak ematen dituen eskumenak izanen baititu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Jakinaraztea ebazpen hau interesatuei eta Udalbatzari."

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Zubietan, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, Jon Mikel Aragón Ibarra.

Iragarkiaren kodea: A037500