105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Lurzatia desafektatzeko hasierako onespena

Leitzako Udalbatzak 2003ko maiatzaren 23an egindako bilkuran hurrengo erabakia hartu zuen:

1._Ondoren Margarita Zabaleta Olascoagarekin trukatzeko, hurrengo herri-lurren desafekzioa hasiera batean onartzea: 3. poligonoko 335. lurzatia, Zugarrain parajean, 144,51 m2 dituena.

Honen ordez interesatuak honako lurzati hau emanen dio Udalari: 3. poligonoko 478. lurzatia, Amazabal parajean, 144,51 m2 dituena.

Erabilgarritasun publikoa: herri ondoan dagoen zati zelaia da eta Udalari komeni zaio hori eskuratzea.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta hogeita hamar eguneko eperako udal idazkaritzan jendaurrean paratzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.

Leitzan, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: A0307392