105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO ETA BERRIOZARKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak bi mila eta hiruko apirilaren hamalauko bilkuran 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsi zituenetik (bi mila eta hiruko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 11koa) eta jadanik iragan da jendaurreko aldia haien kontra inolako alegaziorik jaso gabe. Orain, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, delako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsita gelditu dira.

Hortaz, eta aipatu 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da onetsitako aurrekontua. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua._Prezio publikoak: 9.500 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 606.552 euro.

Dirusarrerak, guztira: 616.052 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua._Langileen soldatak: 585.300 euro.

II. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 26.280 euro.

III. kapitulua._Korrituak: 600 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 1.872 euro.

VI. kapitulua._Inbertsioak: 2.000 euro.

Gastuak, guztira: 616.052 euro.

Berriozarren, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan. Jarduneko mankomunitateburua, Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0306866