105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Ordezkarien izendapena, zenbait organotan jarduteko

Galar Zendeako alkateak, uztailaren 3ko 106/2003 Alkatetzaren Dekretu bidez, ebazpen hau eman zuen:

Ekainaren 26ko 93/2003 Alkatetzaren Dekretu bidez, José Erice Rípodas jauna Galar Zendeako Udalaren ordezkari izendatu zen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko, eta 24 orduko epea eman zitzaion kargua onartzeko edo hari uko egiteko.

2003ko ekainaren 26an ordezkari izateari uko egin zion Erice jaunak.

Horiek horrela eta kontuan hartuz aipatutako legediaren arabera Alkatetza honek bere eskurantzak eskuordetu ahal dituela, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikuluan, egungo testuaren arabera, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testu berriaren arabera, ezarritako kasuetan, horietan arautzen baitira eskuordetu ezin diren eskumenak.

Ebatzi dut:

1. Cecilio Lusarreta Echarri jauna Udalaren ordezkari izendatzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean nahiz Osasun Etxean jarduteko.

2. Ebazpen hau ukitutako zinegotziei jakinaraztea. Eskuordetzea onartua izan dela ulertuko da isilbidez, hurrengo 24 orduko epean ez bada aurkakorik adierazten edo eskuordetze hori erabiltzen bada.

3. Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea lehenengo bilkuran, eta haren testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko Informazio Aldizkarian argitaratzea, arestian aipatutako legearen 44.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0306877