105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U R I T Z

Hasiera bateko onespena xehetasun azterlanari

Aurizko Udalak, 2003ko uztailaren 1ean egin zuen osoko bilkuran, erabaki zuen xehetasun azterlana hasiera batean onestea. Xehetasun azterlan hori A(U)3 Unitateari dagokio, Aurizko arau subsidiarioen errepidea zabaltzeko jarduketari eta Iñaki Landaluce Orbegozok eta Esperanza Monzon Aizpuruak sustatu dute.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Hirigintzaren 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluaren arabera, espedientea interesatuen eskura egonen da, iragarki hau argitaratu ondoko hogei egun baliodunean, nahi dutenek erreklamazioak egin ditzaten.

Auritz, bi mila eta hiruko uztailaren batean. Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: A0306895