105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Alkatetzaren 3/2003 Dekretua

Ramón Miguel Jiménez González, Corellako Udaleko alkate udalburua naizen honek, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2 artikuluak ematen didan ahalmena erabiliz,

DEKRETATU DUT:

I._Gobernu Batzordea eskuordetzea, organo kolegiatua den aldetik, nire eskurantza hauetarako:

_Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea.

_Planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, betiere osoko bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnak onestea ere.

_Mota guztietako kontratazioak, zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten % 5 baino gehiago ez bada, baita zenbateko hori baino gehiagokoak ere, urtebete baino gehiago irauten ez badute eta beharrezko ez badute urteko aurrekontuan kontsignatua baino kreditu gehiago. Orobat, urte bat baino gehiagotarako kontratazioak dagozkio, betiere lau urte baino gehiagotarako ez badira eta urte guztietako zenbateko metatua ez bada lehen ekitaldiko baliabide arruntei dagokien portzentajea baino gehiago.

_Toki entitateen ondasunen erabilerari buruzko egintzak, lizentziak emateari buruzkoak direnean edo ondasun pribatuen kostu bidezko erabilera egitean, epea bortz urtekoa baino luzeagoa ez bada eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuen baliabide arrunten ehuneko bortz baino gehiago ez bada. Toki erakundearen helburuak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarri eta higiezinak besterentzea, zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten % 5 baino gehiago ez bada.

_Zerbitzu eta obra proiektuak onestea, kontratazioa bere eskumena bada, eta aurrekontuetan aurreikusirik badaude.

_Udalak bere helburuak betetzeko behar dituenean, ondasunak doan eskuratzea eta ondasun higigarri eta higiezinak kostu bidez eskuratzea, zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten % 5 baino gehiago ez bada.

_Lizentziak ematea, obra tikiei dagozkienak eta lege sektorialak espresuki osoko bilkuraren eskuetan uzten dituenak kenduta. Horri dagokionez, obra tikiak izanen dira higiezinaren egiturari edo zimenduei eragiten ez dietenak eta gainera teknikoki errazak eta, eraikuntza aldetik, tamaina handirik ez dutenak, eta horregatik guztiagatik profesional tituludunek sinatutako proiekturik behar ez dutenak.

II._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eskuordetzeak eragina dekretuaren dataren biharamunean izanen badu ere.

Eta hala jasota geldi dadin, hau sinatzen dut, Corellan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian. Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: A0306812