105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Alkatetzaren 2/2003 Dekretua

Ramón Miguel Jiménez González, Corellako Udaleko alkate udalburua naizen honek, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38 eta 46. artikuluek ematen didaten ahalmena erabiliz,

DEKRETATU DUT:

I._Zinegotzi hauek alkateorde izendatzea, indarra duen araudiak ematen dizkien eskurantzekin, lehentasun ordena honi jarraikiz:

1. Félix Bienzobas Lázaro jauna.

2. Diego Galarreta Blázquez jauna.

3. Ricardo Sanz Arellano jauna.

4. Francisco Javier Gil Catalán jauna.

II._Izendatuei dagokie, aipatu ordenan, dagozkidan eginkizun guztietan ni ordezkatzea, kanpoan naizenean edota, eri edo ezindurik egonik, ene eskurantzetan aritzen ahal ez naizenean, baita kargua hutsik gelditzen denean ere, harik eta alkate berriak karguaren jabetza hartzen duen arte.

III._Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Nolanahi ere, izendapenak ebazpen hau sinatu eta biharamunean hartuko du indarra

Eta hala jasota geldi dadin, hau sinatzen dut, Corellan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian. Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: A0306811