105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko ekainaren 27ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen udal planeamenduko arau subsidiarioetan Undion sailkatutako hirilurzoruko UE6-1 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Udalak berak sustatu duena. Halaber, erabaki zuen jendaurrean uztea 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesatuek haren edukia azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0306874