105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Kontzesio administratiboa

2003ko maiatzaren 15ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi da honako hauen erabilera pribatiboaren kontzesioa prozedura irekiaren bitartez emateko lehiaketaren klausula administratibo partikularren plegua: "lurpeko bi pasagune, Zizur Txikiko Zelaia sektorean M1-A eta M1-C lurzatietako garajeak eta M1-B eta M1-D lurzatiak batzen dituztenak. Hona pasabideen luze-zabalak: 6 metro zabal bider 10 metro luze, hots, karrikaren zabala adina". Erabakia jendaurrean egonen da zortzi egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, lehiaketa iragarri da, baldintza hauetan:

1. Kontratuaren xedea: honako hauen erabilera pribatiboaren kontzesioa: "lurpeko bi pasagune, Zizur Txikiko Zelaia sektorean M1-A eta M1-C lurzatietako garajeak eta M1-B eta M1-D lurzatiak batzen dituztenak. Hona pasabideen luze-zabalak: 6 metro zabal bider 10 metro luze, hots, karrikaren zabala adina.

2. Kontzesioaren epea: 99 urte.

3. Hasierako aurrekontua: 360,61 euroko saria.

4. Behin-behineko bermea: 1.094,76 euro.

5. Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Zizur Zendeako Udaletxean, Gazolatzen baitago, telefonoa: 948353053 edo 012 telefonoan.

6. Eskaintzen aurkezpena: 26 egun natural iraganda bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Aurkeztu beharreko agiriak: pleguaren 12. klausulan zehazten dena.

Gazolatzen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0306868