105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1213/2003 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Solchaga Jenerala anbulatoriorako Teleagindu digitalen gela baten hornidura esleitzen duena (OB3/2003 lehiaketa).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da ekainaren 30eko 1213/2003 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Solchaga Jenerala anbulatoriorako Teleagindu digitalen gela baten hornidura esleitzea (OB3/2003 lehiaketa).

_Esleitutakoa, guztira: 256.000 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzailea: GE Medical Systems España, S.A., IFZ: A28061737.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0307424