105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zabalegiko 2. eremuko U.E. 2.3 unitatearen xehetasun azterlana, Zabalegiko Kontzejuak sustatua, behin betiko onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko uztailaren 1ean egin bilkuran, agertutako guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zabalegiko 2. eremuko U.E. 2.3 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, txosten juridikoaren zehaztapenekin, Zabalegiko Kontzejuak sustatuta. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0306837