105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Azkoienen argindar instalazioa jartzeko Administrazioaren baimenari eta proiektua onesteari buruzkoa, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzea. 7383 A.T.-jaa/jlp espedientea.

Argindar Sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta argindar energiaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa adierazteko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Azkoien.

c) Instalazioaren xedea: Nekazaritzako biltegiko nabe baterako hornidura.

d) Ezaugarri nagusiak: Lurpeko deribazioa 13,2 KV; Azkoiengo Ipar Ingurubideko 0705 euskarritik egitekoa, 30 metro, HEPR-Z1/150, 100 KVA-ko estali gabeko T.Z. berrian bukaera duena; 13,2-20/0,42 KV, eta B.T.ko sarea, Azkoien udalerrian, El Raso parajean, Nekazaritzako biltegi den nabe bati hornidura emateko.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 15.019,33 euro.

Onura publikoaren adierazpenak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkeztu ahalko dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95 zk.), edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita lauan._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

E R A N S K I N A

Ukituriko ondasun eta eskubideak

Azkoien 2 283 Zorua M.ª Manuela Arraiza Jaurrieta 17 0,5_ _ _

Leizaur etorb. z/g

31350 AZKOIEN

Iragarkiaren kodea: C3240313