105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

E D I K T U A

2033ko martxoaren 31n, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen otsailaren 5eko osoko bilkuran Udalak hartu zuen erabakia, Ingurumenaren babesa arautzen duen ordenantza hasiera batean onesteko. Hura behin betikoz onestekoa zen, inork erreklamaziorik aurkezten ez bazuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ondoko ordenantza argitaratu da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin betikoa bilakatuta.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko maiatzaren bortzean. Alkatea, Faustino León Chivite.

JOSTETA JARDUEREK, MOTOEK, ZIKLOMOTOREEK ETA GISAKOEK ATERATZEN DITUZTEN ASOTS ETA DARDARIEN KONTRAKO HIRIKO INGURUMENAREN UDAL ORDENANTZA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

1.1. Ordenantza honen xedea da udal jarduera araupetzea Cintruenigoko udalerrian, josteta jarduerek, motoek, ziklomotoreek eta gisakoek ateratzen dituzten asots eta dardariek egiten dituzten erasoak direla-eta ingurumena babestearen arloan.

1.2. Ordenantza honi dagokionez, asots eta dardariak energia moduengatik atmosfera kutsatzen duten elementuen artean daudela ulertuko da.

2. art. Udalaren eskumenak.

2.1. Ondokoek arautu dituzte eskumen horiek: martxoaren 13ko 2&1989 Foru Legea, abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatu zuen hura eta Asots edo dardariak sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen 135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa; izan ere Dekretu horretako 2. artikuluko 2 eta 3. idatz-zatietan xedatu zuen 10.000 biztanle baino gehiagoko udalek, dauzkaten beharren arabera, asots eta dardariei buruzko udal ordenantzak tramitatuko dituztela, hain zuzen ere foru dekretuan ematen diren irizpide eta mailen arabera. Ordenantza horietan, foru dekretuak jaso ez zituen alderdi batzuk, kasuan kasuko lekuaren araberakoak, araupetzen ahalko ziren.

2.2. Udalari dagokio ordenantza hau betetzearen gaineko kontrola egitea, behar diren aurreneurriak eta neurri zuzentzaileak edo/eta konpontzaileak hartzea, mugak ezartzea, behar diren ikuskapen guztiak bideratzea eta, agindutakoa bete ezean, behar diren zehapenak aplikatzea.

3. art. Arau eremua.

3.1. Ordenantza hau ezinbertzez bete beharko da funtzionatzen, lanean edo erabiltzen ari diren josteta jarduera guztietan, baldin eta asots edo/eta dardariak sortzen badituzte.

3.2. Ordenantza honen betetzea eskatuko da eta aplikatu eginen da era honetako jardueretarako tramitatzen diren udal lizentzia eta baimenetarako espediente guztietan, Cintruenigoko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko erabilera-arauen arabera; halaber, ordenantza honek indarra hartzen duenetik aitzina proiektatzen diren zabalpen edo/eta berrikuntza lan guztietan aplikatu beharko da, eta bereziki, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta jarduera horiek kontrolatzeko erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuan eta haiekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz.

3.3. Halaber, ordenantza honetan ezarritakoen menpe geratuko dira eraikuntza osatzen duten eraikuntza-elementu guztiak, haien inguruan sortzen diren asots eta dardarien transmisioa errazten edo zailtzen duten neurrian.

3.4. Orobat, asots iturri gogaikarritzat joko dira lokalean egon eta baimendutako mugak gainditzen dituzten soinu-presioko mailak sortzen dituzten aparatu guztiak.

3.5. Ordenantzak indarra hartzen duenetik aitzina baimentzen diren jarduera, instalazio eta obretarako, nahitaez eta zuzenean bete beharrekoak dira hemen ezarritako agindu guztiak.

3.6. Ordenantza honek indarra hartu aitzin baimendutako jarduera, instalazio eta obretan, ezarritako arauen egokitzea xedapen iragankorretan ezarritakoaren arabera egin beharko da.

II. KAPITULUA

Definizioak

4. art. Soinu-presioko eta isolamenduko mailak neurtzeko parametroak.

4.1. Minutu bati dagokion soinu-maila (Leq1 min.).

Soinu egonkor batek minutu batez eta leku jakin batean sortzen duen presioaren maila da; A ponderazioarekin, neurketaren xede den denboraren arabera aldatzen den soinuaren soinu-energia bera dauka.

4.2. Barneko gehieneko soinu-maila (Lgeh).

Gehieneko soinu-presioaren maila da, dBA-tan neurtua "fast" (azkar) posizioan jarritako sonometro batekin; sonometroa inpultsio-soinuak eta musika-ekipoen emisioak neurtzeko erabiltzen da.

4.3. Aire isolamendu akustiko gordina (D).

Asotsa sortzen duen jardueraren barneko soinu-mailen arteko diferentzia da, soinu arrosa eta ukitutako esparru, lokal edo etxebizitzakoa erabiliz; dBA-tan neurtzen da.. Balio hau baliagarria izateko, gibel-asotsak ukitutako esparru, lokal edo etxebizitzako barneko soinua baino 9 dBA txikiagoa izan beharko du. Diferentzia hori lortzerik ez badago, 2. taulan adierazitako zuzenketa aplikatuko da; ez dira baliozkoak izanen barneko soinu-mailen eta gibel-asotsen mailen arteko 3 dBA baino gutxiagoko diferentziak.

5. art. Soinu-mailak.

5.1. Kanpoko soinu-maila (K.S.M.).

dBA-tan neurtutako soinu-maila da -Leq (1 min.) parametroa erabiliz neurtua, hain zuzen-, jarduera batetik (iturria) datorrena eta ondoko guneetan neurtua:

a) Asotsa sortzen duen jardueraren jabetzaren mugan, muga horretatik bi metrora neurtua, lurretik 1,2 metrora.

b) Ukitutako jabetzaren mugan (lorategia, terraza, patioa edo antzekoa), muga horretatik bi metrora neurtua, lurretik 1,2 metrotara.

c) Ukitutako eraikinaren kanpoko aldean, kasuaren arabera muga horretatik 0,5-1 metrora neurtua, lurretik 1,2 metrora.

5.2. Barneko soinu-maila (B.S.M.).

dBA-tan neurtutako soinu-maila da -Leq (1 min.) parametroa erabiliz neurtua, hain zuzen-, jarduera batetik (iturria) datorrena eta eraikin hartzailearen barruan neurturik, hormetatik metro bateko altuerarik behetik neurtuta eta zorutik 1,2 eta 1,5 metro bitarteko altueran neurturik. Neurketa ateak eta leihoak itxita eginen da.

5.3. Gibel-asotsaren soinu-maila (G.A.S.M.).

dBA-tan neurtutako soinu-maila da -Leq (1 min.) parametroa erabiliz neurtua, hain zuzen-, ikuskapenaren xede den asotsik ez dagoenean.

5.4. Areto igorlean sortutako maila (L1).

D isolamendu gordina neurtzeko frogetan dBA-tan neurturiko soinu-presioaren maila da, asots arrosa erabiliz.

5,5. Areto hartzailean jasotako maila (L2).

dBA-tan neurturiko soinu-presioa, D isolamendu gordina neurtzeko frogetan, areto hartzailean, asots arrosa erabiliz.

5.6. Dardariak. Hartzeko gehieneko maila onargarria.

LA-tan adierazitako balioa, ondoko erlazioaren arabera definitua

LA = 20.log A/A0,

_Hona azalpena:

A = azelerazioaren balio eraginkorra, zortziko bakoitzeko heren batean neurtua m/s2-tan.

A0 = erreferentziako balioa m/s2-tan, zortziko herenetako frekuentzia zentral ezberdinetan, Hz 1 eta 80 Hz bitartean.

A0 = 2.10E -5.fE -1/2 baldin eta (1 < F < 4).

A0 = 10E -5 baldin eta (4 < F < 8).

A0 = 0,125.10E -5.f baldin eta (8 < F < 80).

LA 55, LA 60, LA 65 eta LA 70 parametroen balioak era grafikoan adierazten dira ekainaren 8ko 135/89 Foru Dekretuko eranskinean, hain zuzen ere ordenantza honetako V. eranskineko 1. irudian.

6. art. Ordutegiak.

Ordenantza honi dagokionez, egunak bi aldi ditu: eguneko ordutegia eta gaueko ordutegia.

Horietako lehenbizikoak 8:00etatik 22:00etara bitarteko aldia hartzen du; bigarrenak, berriz, 22:00etatik 8:00etara bitartekoa.

Igorritako edo transmititutako asots eta dardariak egunekoak nahiz gauekoak izanen dira, zein alditan gertatzen diren.

7. art. Bertze definizio batzuk.

7.1. Soinu puruak (S.P.).

Soinu puruak _hau da, tonalitate markatua dutenak_ daudela erranen dugu soinu puruak daukan zortziko bandaren soinu-maila baliokideak 5 dBA baino gutxiago gainditzen dituenean aldamenetako zortziko bandetako soinu-mailak.

7.2. Inpultsio-soinuak (I.S).

Denbora aldetik oso azkar hazten diren soinuak.

Ordenantza honetan zehazturiko definizioez gainera, "Eraikinetako Baldintza Akustikoak" NBE-CA-88 Eraikinei buruzko Oinarrizko Arauan ezarritako definizio akustikoak, oharpenak eta unitateak eta geroago ezar daitezkeen gainerako aldaketak erabiliko ditugu.

III. KAPITULUA

Neurtzeko unitate eta parametroak

8. art. Neurketak.

8.1. Asotsak.

8.1.1. Neurtzeko unitatea.

Soinu presioaren maila dezibeliotan neurtu eta adieraziko da; dezibelio horiek ponderazio kurba normalizatuaren arabera zuzenduko dira, (A), dB(A) motako erreferentzia erabiliz.

Gune jakin batean dagoen soinu-mailaren parametro adierazgarritako erabiliko da gune horretan dBA-tan neurturiko soinu baliokidea (Leq), betiere ordenantza honetan ezarritakoen arabera zuzenduta, halakorik behar bada.

8.1.2. Bitartekoak.

a) Zehaztasuna. Isolamendu akustikoa eta dardarien maila neurtzeko erabiltzen diren sonometroen zehaztasun maila UNE 20464, 1. mota eta CEI-651-79, 1. mota arauan ezarritakoa izanen da.

b) Egiaztapena. Neurketa akustiko baten hasieran eta bukaeran, sonometroaren egiaztatzea eginen da, horretarako egokia den soinu kalibragailu bat erabiliz. Hori neurketari buruzko txostenean jasoko da, eta haren serie zenbakia, modeloa eta marka ere jasoko dira.

8.1.3. Prozesua.

a) Estazioan jartzea. Neurketa-ekipoaren estazioan jartzea ordenantza honetako II. eranskineko I.1 atalean ezarritako baldintzen arabera eginen da.

b) Neurketa akustikoaren ezaugarriak. Neurketa akustikoaren ezaugarriak ordenantza honetako II. eranskineko I.2 atalean ezarritako baldintzak beteko ditu, denborak aitzina egin ahalean asotsak dauzkan aldaketen arabera.

c) Gibel-asotsa. Gibel-asotsa ordenantza honetako II. eranskineko I.3 atalean ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

8.2. Dardariak.

8.2.1. Dardarien maila.

a) Dardarien maila nola zehaztu. Dardarien maila ISO-2631-2 arauko 4.2.3. atalean ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

b) Dardariak zehazteko magnitudea. Dardariak zehazteko magnitudea haren azelerazioa izanen da, ardatz baten gainean neurtua, hiru ardatzen gainean konbinaturiko ponderazioa aplikatuaz zuzendu ondoren (m/seg2).

Eraikinetan dagoen dardarien mailaren parametro adierazgarri gisa azelerazio bertikalaren balioa, m/s2-tan, erabiliko da, Hz 1 eta 80 Hz bitarteko zortziko herenetan neurtua.

Azelerazio bertikalaren balio eraginkorrarekin zuzenean lotuta dago. Halaber, LA parametro logaritmikoa dardarien mailaren adierazle gisa erabiliko da, ondoko erlazioaren arabera definiturik:

LA = 20. Log A/A0, 5.6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

8.2.2. Neurketa.

a) Estazioan jartzea. Neurketa-ekipoaren, azelerometroaren, estazioan jartzea ordenantza honetako II. eranskineko I.1 atalean ezarritako baldintzen arabera eginen da, neurtu beharreko asotsa gertatzen deneko ingurumen ezaugarrien arabera.

b) Intentsitatea. Dardariaren intentsitatea zenbatzeko, ondoko ataletan ezartzen diren prozeduretako edozein erabili beharko da:

b.1) Neurtu nahi den dardariari dagokion kurbaren zuzeneko irakurketa zehaztea.

b.2) Kontuan hartu beharreko dardariaren espektroa neurtzea, dardari hori zortziko hereneko bandetan harturik (1 Hz-tik 80 Hz bitarte), eta gero espektro horrek barnean duen gutxieneko oinarrizko kurba zehaztea. Horretarako, ordenantza honetako V. eranskineko 1. irudiko diagrama erabiliko da.

Sistema batean nahiz bertzean lorturiko emaitzak ezberdinak badira, baliorik handiena hartuko da aintzat.

c) Txostena.

Neurketari buruzko txostenean, gainera, ondoko datuak jaso beharko dira:

c.1) Azelerometroaren kokapenaren krokis akotatua.

c.2) Gibel-dardaria, behin dardariak sortzen dituen iturria gelditu ondoren, hau da, geldi.

8.3. Isolamendua.

8.3.1. Neurketa.

Eraikinen barruti eremu ezberdinak osatzen dituzten zatiketa eta konponbide ezberdinetan eskatzen den isolamendu akustikoa neurtzeko, UNE 74-040 (IV) arauan edo haren ordez edo hura aldatzeko ematen den arau berrian ezarritako baldintzak jarraitu beharko dira. Orientabide gisa, II. eranskineko 1. atalean ezarritako zehaztapenei jarraitzen ahalko zaie.

IV. KAPITULUA

Onartzen ahal diren asots eta dardari mailak

9. art. Onartzen ahal diren asots mailak.

9.1. Soinu iturri batek ezin izanen ditu atera ordenantza honetako V. eranskineko I., III. eta IV. tauletan seinalaturikoak baino asots-maila handiagoak.

9.2. Debeku hau ordenantza honetan jasotzen den eremuan ulertu behar da, alde batera utzita ibilgailuen, motoen, ziklomotoreen eta gisakoen trafikotik datozen asotsak; haiei buruzko arau berariazkoak ordenantza honetako VI. kapituluan jasoko ditugu, hain zuzen ere "Moto, ziklomotore eta gisakoei buruzko arauak " izenekoan.

9.3. Proiekzio ofizial, kultural, merkataritzazko, jostetazko edo bertzelako berezia daukaten ekitaldiak antolatzeko edo herritarren arteko adostasun tradizionalez, Udalak behar diren neurriak hartzen ahalko ditu, aparteko izaeraz eta aldi baterako, egun jakin eta hiriguneko leku jakin batzuetan, artikulu honetako lehen idatz-zatian aipatzen diren mailak aldatzeko.

9.4. Ezarritako mugak gorabehera, diskoteka edo/eta dantza aretoen barnean ezin izanen dira 90 dBA-ko soinu-maila gehienekoak gainditu bezeroek erabiltzeko den inongo lekutan, salbu eta aipatu lekurako sarbidean edo sarbideetan ondoko oharra jartzen denean: "Barneko soinu-mailek lesio iraunkorrak sor ditzakete entzumenean".

Kasu honetan, baimendutako soinuak ezin izanen du 95 dBA-ko maila gainditu.

Aipaturiko oharrak ongi ikusgarria izan behar du, tamainarengatik eta argiztapenarengatik ere.

10. art. Onartzen ahal diren dardari mailak.

Ez da baimenik emanen ordenantza honetako V. eranskineko 2. taulan seinalaturiko dardarien maila (LA-tan neurturik) gainditzen duten jarduera, makina edo instalazioek funtzionatzeko.

11. art. Dardari debekatuak.

11.1. Ez da baimenik emanen neurgailurik gabe egiaztapena egiten den lekuetan antzeman daitekeen inongo dardaririk ateratzeko. Hori zuzentzeko, bankada independenteak ezarriko dira eraikineko egituran eta lokaleko zoruan, bai eta zorro malguak, muntaketa flotatzaileak eta abar, edo/eta dardariak sor ditzaketen elementu guztietarako dardarien aurkako gailuak.

11.2. Inongo aparatu mekanikok ezin izanen dizkie barruti hartzailearen konpartimentazioa osatzen duten elementu solidoei transmititu ISO-2631-2 arauko A eranskinean aipaturiko dardari maila gainditzen duen dardaririk.

12. art. Dardarien aurka babesteko bete beharrekoak.

Dardarien transmisioa zuzentzeko, kontuan hartu behar da NBE CA-88 izenekoan, eraikinen baldintza akustikoei buruz 17. artikuluko 2 eta 4. ataletan ezarritakoa.

13. art. Eragin metatuak.

13.1. Eraikin berean, karrika berean edo eremu berean asotsa sortzen duten jarduera bat baino gehiago dagoen kasuetan, edozein dela ere haien jatorria, teknikoki egiaztatu beharko da horrek eragin metatuak sortzen ote dituen. Hala bada, soinu-iturriak batera hartuta ordenantzan ezarritako mugak gainditzen badituzte, Udalak jarduera bakoitzekoa arduradunei exijitzen ahalko die beren instalazioek transmititzen dituzten asotsen emisioaren maila orokorra 3tik 7 dBA bitarte apaltzeko.

13.2. Apaltze hori isolamendu akustikoa areagotuz eta kasu jakin batzuetan sortutako asotsa gutxitzeko mugatzaile bat jarriz lor daiteke.

13.3. Artikulu honetan jasotako neurriagatik ere, aurretiko egiaztapen teknikoan egiaztatzen bada eraikina, karrika edo eremua asotsen emisioa dela eta saturatuta dagoela, halako moduan non jarduerari zerbait gehituta gehieneko maila onargarriak gainditzen diren, Udalak ezarri nahi diren jarduera berrietarako jarduera eta irekitze lizentzia edo baimena ukatu ahal izanen ditu.

13.4. Edozein arrazoi dela medio egiten diren neurketa teknikoetatik ondorioztatzen bada lizentzia duten lokalen multzoak aurretik aipaturiko mailak gainditzen dituztela, haiei guztiei eskatuko zaie lokal bakoitzak transmititzen dituen mailak apaltzeko, noraino eta, eragin metatuan biltzen diren jardueren kopuruaren arabera, V. eranskineko III. taulan ezarritako balioetaraino.

13.5. Aurreko araua aplikatuko da bi jardueren arteko distantzia, jabetzen lerroko bi puntu hurbilenen arteko lerro zuzen bat markatuz neurturik, 15 metro baino txikiagoa denean.

V. KAPITULUA

Josteta jarduerei exijitzekoak zaizkien baldintzak (Establezimendu publikoak eta aisialdikoak, tabernak, diskotekak eta abar)

14. art. Emisio baldintzak.

Aurreko artikuluan jasotako jardueretan sorturiko asots eta dardarien produkzioa eta transmisioa ordenantza honetako V. eranskineko 1, 2, 3 eta 4. tauletan ezarritako mugen barrenean eginen dira.

15. art. Titularren betebeharra.

Aurreko artikuluetan aipaturiko jardueren titularrek nahitaez beren soinu-iturrien isolamendu akustikoa eta lokaletako isolamendu akustikoa areagotzeko neurriak hartu beharko dituzte, ordenantza honetan ezarritako baldintza guztiak betetzeko.

16. art. Instalazio proiektuak.

Jarduera sailkatuetarako proiektuen edukiak maiatzaren 15eko 276/1990 Foru Aginduan ezarritakoa eta ordenantza honetan agindutakoa bete beharko du, indarra duteno arauetan xedatuari jarraituz, bai eta gero egin litezkeen aldaketa guztiek ere, aplikatzekoak baldin bazaizkie.

Aipatu foru aginduan aipaturiko planoekin batera, lokalaren eraikuntza-sekzio bat ere aurkeztu beharko da.

17. art. Proiektu akustikoak.

Jarduera berriak ezartzeko edo/eta dauden jarduerak handitzeko jarduera sailkatuen espedienteetan, proiektu teknikoek proiektu akustiko bat izanen dute, non aurreikusitako neurri zuzentzaileak agertuko diren, hain zuzen ere soinu-iturriek sorturiko asotsen emisioak eta transmisioak ordenantza honetan ezarritakoak bete ditzaten.

Justifikazioko azterlan horrek zehatz-mehatz definituko du jarduera mota eta hura garatzeko baldintzak, haren funtzionamenduaren ordutegia finkatuko du eta gutxienez ere ondoko ataletan ezartzen diren alderdiak jorratuko ditu.

17.1. Aire-asotsaren kasuan:

a) Jardueraren soinu-iturri aipagarrienak identifikatu eta haien maila akustikoaren ebaluazioa.

b) Jarduerak sorturiko asotsa seguruena jasoko duen eremuaren kokapena eta haren ezaugarrien deskribapena; berariaz adieraziko dira eremu horretan legez onar daitezkeen asots-mailak.

c) Aurreko datuen arabera, aire-asotsaren kontrako isolamenduak dituen gutxieneko premien ebaluazioa.

d) Proposatzen den instalazio akustikoaren diseinua; berariaz deskribatuko dira hura muntatzeko erabiliko diren materialak eta eraikuntzaren xehetasunak.

e) Proposatzen den instalazioaren baliozkotasunari buruzko justifikazio analitikoa.

17.2. Dardariek sorturiko egiturazko asotsaren kasuan:

a) Arazoak sortzen dituen makina edo instalazioa identifikatu eta haren funtsezko ezaugarriak (zama eta frekuentzia) zehaztea.

b) Dardarien aurka hautatuko gailuaren deskribapena eta instalazioa jarrita dardarien ehunekoa noraino apaldu den adierazten duen kalkulu analitikoa.

c) Muntaketaren ezaugarriak agertzen dituen krokis akotatua.

17.3. Talken ondoriozko egiturazko asotsaren kasuan:

a) Talken zer-nolakoen eta ezaugarri fisikoen deskribapena.

b) Ebaluazioa, talka horiek aldameneko esparruetara transmititzen ahal ote diren.

c) Talka horien egiturazko transmisioa deuseztatzeko diseinaturiko konponbide teknikoaren deskribapena.

d) Xehetasun grafikoa, hautaturiko konponbidearen ezaugarriei antzemateko modukoa.

17.4. Gutxienez ere ondoko dokumentazio planimetrikoa erantsi beharko da.

a) Jardueraren kokapenaren planoa, etxebizitzei, osasun instalazioei edo irakaskuntzarako eraikinei dagokienez.

b) Isolamendu akustikoaren planoak, 1/50 eskalakoak, material, lodiera eta junturei buruzko I/5 xehetasunekin.

c) Sekzioko planoa, hauek zehazteko aukera emanen duena: lokalaren sabaiaren eta zoruaren egitura-sistema eta eremu eta erabilera bakoitzeko benetako altuerak.

17.5. Behar den isolamendu akustikoa kalkulatzerakoan, zeharkako transmisioek soinu-inmisio mailak gutxienez ere 3 dBA-tan areagotzen dituztela hartu beharko da kontuan, salbu eta proposatzen den konponbide teknikoak aski bermatzen badu aipatutakoen moduko zeharkako transmisiorik ez dela gertatuko.

17.6. Isolamendu akustiko egokia bermatzeko, jarduera ate-leihoak itxita garatu behar denean, aireztapen behartuko sistema bat eduki beharko da.

17.7. Proiektuetan aintzat hartuko dira asotsaren ondorioz jardueraren inguruetan zeharkako eraginak direla-eta sor daitezkeen trabak, hain zuzen ere haiek saihestu edo gutxitzeko behar diren neurri zuzentzaileak proposatzeko.

18. art. Lokalek bete beharreko baldintzak.

Jendea bizi den eraikinetan kokaturik dauden lokaletan asots-iturri bat izan daitekeen edozein jarduera egiteko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

18.1. Etxebizitzak eta bertze jarduera batzuk batera dauden eraikinetan eta etxebizitza-eraikinen mugakideak diren lokaletan, prebentzio neurriak areagotuko dira dardariak moteltzeko sistemen kontzepzioan, diseinuan eta muntaketan, baita talka-asotsak apaltzeko sistemetan, hodietan, aire-hodietan eta barneko garraioetan, bereziki emisioak gertatzen direneko lokaleko zorua forjatuz egina denean; hau da, haren azpian bertzelako egoitzak daudenena (sotoak, garajeak eta abar).

18.2. Ostatuen eta bertzelako ostalaritza establezimenduen instalazioetan, baldin eta barneko soinu-maila 80 dBA baino txikiagoa denean, funtsean erabiltzaileengandik datorrelako eta musika ekiporik ez dagoelako edo musika ekiporik egotekotan haren soinu-maila mugatua dagoelako, isolamendu akustiko gordin bat eduki beharko da jarduera egiten den lekuaren eta eragin handiena jasaten duen etxebizitzaren artekoa; isolamendu hori gutxienez ere 55 dBA-koa izanen da, baldin eta jarduera, zati batean behinik behin, gaueko ordutegian egiten bada; gutxienez ere 50 dBA-koa izanen da, ordea, baldin eta jarduera osoa egunez egiten bada, hau da, 08:00etatik 22:00etara.

18.3. Barneko soinu-maila batez ere musika ekipoena duten taberna, pub eta gisakoen instalazioek, baldin eta 80 dBA edo gehiagoko soinu-mailak emititzen badituzte, jarduera eta eragin handiena jasaten duen etxebizitzaren artean, 30/35 dBA-ko soinu-inmisioko mugak betetzen duen isolamendu akustiko gordina eduki beharko dute, V. eranskineko 1. taulan jaso bezala.

Lokal horiek nahitaez aireztapen behartua izanen dute, eta jendearen sarrera departamentu estanko batean egonen da, xurgapen akustikoarekin eta ate bikoitzarekin, V. eranskineko II. irudian dauden gutxieneko baldintzen arabera.

Leihorik dagoenean, itxita egonen dira jarduerak funtzionatzen duen bitartean, eta bi beira izanen dituzte; beira horien gutxieneko lodiera 6 mm-koa izanen da eta gutxienez ere 50 mm-ko distantzia egonen da haien artean; xurgapen akustikorako barrunbe bat izanen dute.

18.4. Diskoteka, dantza-areto eta gisakoen instalazioak nahitaez eraikin isolatuetan edo etxebizitzarik ez duten eraikinetako sotoetan ezarri beharko dira, baldin eta haien jarduerarako lizentzia ordenantza honek indarra hartu eta gero eskatzen bada. Ezarritako mugak gorabehera, honelako lokaletarako 9.4 artikuluan ezarritakoa hartu beharko da kontuan.

18.5. Isolamendu akustikoa "in situ" neurtuko da, asots arrosa emitituz eta D parametroaren bitartez (isolamendu akustiko gordina) adieraziko da, II. eranskineko I.2 atalean zehaztutakoari jarraituz.

18.6. Honelako lokalak irekitzeko lizentzia eman baino lehen, nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioaren barnean, promotoreak Udalari aurkeztu beharko dio lortutako isolamendu akustikoaren neurketei buruzko ziurtagiria, berariaz sorturiko eredu baten arabera; ziurtagiri hori tituludun teknikari eskudun batek sinatu beharko du. Hori guztia, halere, ez da oztopo izanen Administrazioak bere egiaztapenak egiteko.

19. art. Lokaletako instalazioetan bete beharreko baldintzak.

19.1. Makina guztiak zoruan ainguratu edo zuzenean bermatu gabe paratuko dira; tartean, motelgailuak edo dardarien kontrako bertzelako elementu egokiak ezarriko dira; konparaziorako, makinak baino 5etik 2,5era aldiz pisu gehiagoko bankada flotatzaileak, halakorik behar izanez gero.

19.2. Ondokoak berariaz debekaturik geratzen dira, salbu eta dardariak transmititzeko ezintasuna behar adina bermatzen bada, hain zuzen ere jarduerak egitura independentea duen eraikin oso bat okupatzen duelako:

a) Makinak pareta edo zutabeetan ainguratu edo bermatzea. Baimena emanen da sabaietan zintzilikatzeko, frekuentzia beheko motelgailuekin, kabina hosgabetuko aireztapen ekipoak, baldin eta 2 KW baino potentzia mekaniko txikiagoa badute.. Makinak gutxienez ere pareta edo zutabeetatik 0,70 metrora ezarri beharko dira.

b) Makinak solairu goratuetan, solairu erdietan, solairu gainekoetan, hegaletan eta gisakoetan, baldin eta 2 KW baino gehiagoko potentzia mekanikoa badute, eta sekula ere guztira 5 KW-ko potentzia gainditu gabe. Arau honetatik kanpo geratzen dira bertako langileen edo jendearen bizigarritasun baldintzak hobetzeko instalazioak; konparaziorako, aireztapen sistemak, aire girotuko sistemak, igogailuak, eskailera mekanikoak, karga-jasogailuak eta abar.

19.3. Aireztapen behartua eta airea girotzea:

a) Aireztapen behartuko eta aire girotuko ekipoak eta bertzelako makinak hodi eta konduktuei konektatzeko juntura edo gailu malguak erabili beharko dira.

b) Hodi eta konduktuen lehen tarteei eta, beharrezkoa bada, sare osoari, elementu malguekin eutsiko zaie, eraikinaren egiturak asots eta dardariak ez transmititzeko.

c) Paretak zeharkatzerakoan, hodiek eta konduktuek ez dira horman sarturik eginen, eta eraginkortasun frogatuko muntaketa malguak erabiliko dira.

d) Debekaturik dago sabaiko eta goiko solairuko isolamenduaren artean konduktuak paratzea, bai etapareta bikoitz bateko elementuen artean ere; halaber, debekaturik dago "plenums" gisako inpultsioko edo aire girotuko itzulerako kamara akustikoak erabiltzea.

19.4. Isolamenduaren, kanpoko soinu-mailen eta barneko soinu mailen balioak emisioko lokaletako eta haien makina-aretoen aireztapenerako zulo eta mekanismoei ere aplikatuko zaizkie, uda nahiz negu. Horretarako, proiektaturiko isilgailuei buruzko kalkuluak aurkeztuko dira, ordenantza betetzen dela bermatzeko.

20. art. Musika jarduerei lizentzia emateko baldintzak.

20.1. Asotsa dela-eta traba egin dezaketen jarduera guztiek ate-leihoak itxita egin beharko dira.

20.2. Halako jarduera batek musika ekipoa badu eta bertan musika-jarduerak garatzen badira, irekitzeko lizentzia emateko, kasu bakoitzean eskatzen den dokumentazioaz gainera, beharrezkoa izanen da teknikari eskudun batek eginiko ziurtagiri bat aurkeztea eta hartan instalazioari buruzko ondoko xehetasunak ematea:

a) Musika ekipoaren deskribapena (W rms-etan neurturiko potentzia akustikoa eta barneko gehieneko soinu-maila, asots arrosa emitituz dBA-tan neurtua, ekipoa saturatzera iritsi gabe, ekipoa mugatu gabekoa bada).

b) Bozgorailuen kokapena eta kopurua eta neurri zuzentzaileen deskribapena (norabideak eta euskarriak, bertzeak bertze).

c) Isolamendu akustikoko sistemen deskribapena, pareta-zorua eta pareta-sabaia topalekuei buruzko eta beirei buruzko xehetasunekin.

20.3. Aisialdirako establezimendu publiko gisa aritzen diren jardueretan, baldin eta musika-ekiporik badute, kapitulu honetan oro har ezarritako baldintzak betetzeaz gainera, ondoko neurriak ere hartu beharko dira:

20.3.1. Debekatuta dago bozgorailuak edo ingurumena asalda dezaketen bertzelako elementuak paratzea artikulu honetan aipatzen diren lokalez kanpo, salbu eta ordenantza IV. kapituluko 9.3 artikuluan ezarritako kasuetan.

20.3.2. 80 dBA edo gehiagoko barneko soinu maila sor dezaketen musika ekipoak dauzkaten lokal guztietan ezinbertzekoa izanen da soinu-emisioen mugatzaile-erregistratzaile bat paratzea. Mugatzaile edo/eta erregistratzaile horien erabilera neurri osagarri gisa ulertu behar da; beraz, ez da salbueslea izanen eska daitezkeen gainerako neurriak betetzerakoan.

20.3.3. Mugatzaile edo/eta erregistratzaile akustikoak paratu behar dituzten establezimenduetako titularrek behar den dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko dute horretarako izendaturiko udal zerbitzu teknikoetan; zerbitzu horiek egiaztatu beharko dute aparatu horiek ordenantzetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten.

Behar diren ziurtagiri, homologazio edo entseguei buruzko txostenak dauzkaten mugatzaile akustikoak baizik ez dira onartuko, eta agiri horiek laborategi kreditatuek eman beharko dituzte.

Udal zerbitzu teknikoek proposatu ahal izanen dute baimena kentzeko funtzionamendu zuzenean goiti-beheiti ugari dituzten aparatuei, bai eta bortxaezinak izatea ezin berma daitekeen aparatuei ere.

20.3.4. Ordenantza honek indarra hartzen duen unean jarduera-lizentzia daukaten jardueretan erregistro sistema bat paratu beharko dute, artikulu honetan ezarritako baldintzetan, Udalak hala eskatzen duenean asotsengatiko salaketa bat aurkeztu bada, edo udal teknikarien irizpideei jarraituz, lokal bakoitzerako baimendu den asots-maila gainditzeko aztarna aski baldin badago.

Udalak adierazitako sistema sonografikoa jartzeko exijitzen ahalko dio jarduera bati, jarduera horren ezaugarrien ondorioz baimendutako mailez gorako asotsak sor ditzakeenean.

20.3.5. Instalazio horiek paratzeagatik sortzen diren gastuak, aparatuen kostua barne, jardueraren titularrek ordaindu beharko dituzte.

20.3.6. Udalak, betiere, instalazioak egiaztatzeko aukera izanen du, ikuskatu behar den ekipoan, bolumena goreneko posizioan jarrita, potentziometroaren agingailuarekin soinu bat erreproduzituz; hartara, gehien ukituriko etxebizitzara iristen den asotsa neurtzeko baldintzetan egonen da, eta mugatzaile erregistratzaileen datuak hartzen ahalko dira.

20.3.7. Musika-soinuari, lokaleko bertze elementu batzuek sorturiko asotsa gehituko zaio, hala nola, kanporatzaileek, hozkailuek, presio-taldeek eta bertzelakoek, eta guztiek batera ezin izanen dituzte gainditu ordenantza honetan finkaturiko mugak.

21. art. Mugatzaile-erregistratzaileei eskatu beharreko gutxieneko baldintzak.

21.1. Establezimenduaren barnean baimendutako gehieneko soinu-presioaren maila erregulatzeko modua eskaini behar dute, musika-instalaziorako aldez aurretik ezarritako maila gainditzea eragozteko.

21.2. Bidea eman behar dute lokalaren barnean sortzen den soinu-presio errealaren mailari antzemateko.

21.3. Sistema bat eduki behar du, doikuntza-kontrolak _eta funtzionamendu zuzena aldaraz dezaketen kable, konektore eta abarren_ prezintatzeko bidea ematen duena.

21.4. Aukera eman behar dute aparatuaren funtzionamendua egokia den aztertzeko eta baimendutako gehieneko maila aldaraz dezakeen manipulaziorik egin den aztertzeko.

21.5. Kasuan kasuko jardueraren funtzionamendu zaratatsuaren aldia erregistratu eta jasota edukitzea, auzigai diren soinu-mailak hasi eta bukatu ziren eguna eta ordua erregistratuz; halaber, jarduerarik ezaren aldiak ere erregistratuko dira, deskonexioko aldietatik bereizita, bidezkoa bada.

21.6. Soinu-iturrien funtzionamendu aldiak erregistratu eta jasota edukitzea, haien jardutea zuzena ote den kontrolatu ahal izateko, gutxienez ere 10 minututik behin.

21.7. Aurreko ataletan aipaturiko informazioa gordetzea, aldi jakin batez, ikuskapenak bideratzeko; aldi hori ez da sekula 30 egunekoa baino txikiagoa izanen.

21.8. Udaleko zerbitzu teknikoei edo entitate eskuordeari soinuen harrapatze zuzena egin ahal izateko moduko sistema bat edukitzea; gainera, soinu horiek ikuskapen zerbitzuaren sistema informatikoetara aldatu ahal izanen da, bertan aztertu eta ebaluatu ahal izateko eta haien inprimaketa egin ahal izateko. Datuen harrapatze hori ez da suntsitzailea izanen, eta ezin izanen du biderik eman datuak manipulatzeko.

21.9. Halaber, aparatuak manipulazioen aurkako babesgailu bat eduki beharko du, giltza elektronikoekin nahiz sartzeko gakoekin.

VI. KAPITULUA

Moto, ziklomotore eta gisakoen araupetzea

22. art. Ibilgailu horiek bete beharreko baldintzak.

Ibilgailu horiek funtzionamendu baldintza egokietan eduki beharko dituzte motorea, transmisioa, karrozeria eta asotsak sor ditzaketen gainerako elementu guztiak, eta bereziki gasak kanporatzeko ihes-hodiko isilgailua; horren helburua da motordun ibilgailu, ziklomotore eta gisakoek motorra funtzionatzen dutela emititzen duten soinu-presioaren mailak ez gainditzea ordenantza honetan ezarritako mugak.

23. art. Arau-hausteak.

23.1. Ekintzak.

Udaltzaingoak, asotsak zaindu eta kontrolatzeko ardura baitu, propio ezarritako baliabide teknikoekin egiaztatzen duenean ordenantza honetan jasotako soinu-emisioko mugak gainditzen ari direla, ahalmena izanen dute ustezko arau-hausleari eskatzeko Tuterako Udalak ezarritako lekura joateko, hain zuzen ere baldintza normalizatuetan eginiko neurketa bat egin ahal izateko. Horri uko eginez gero, arau-haustea benetan gertatu dela ulertuko da, eta zehapena zuzenean ezartzen ahalko da.

Behin propio ezarritako lekuan neurketa egin ondoren, baldin eta neurtutako maila arau-hauste bat denean, Udaltzaingoak salaketa bat egin ahal izanen du ordenantza honetan aipaturiko ibilgailu motetako gidariari, hain zuzen ere baimendutako emisio-mailak gainditzeagatik. Hala eta guztiz ere ibilgailuko titularrak arau-haustea lehenbiziko aldiz egin duenean, hamar eguneko epea emanen zaio arau-haustea ekarri duten emisioek sortu dituztenak zuzentzeko.

Behin arazo horiek konpondu ondoren, ibilgailua Udaltzaingoari eramanen dio, soinu-presioaren mailak egiazta ditzan; gero, salaketa hori artxibatu eginen da baldin eta neurtutako mailak egokiak badira.

23.2. Arau-hauste oso larriak.

Egindako arau-haustea oso larria denean, ibilgailua gerarazi eginen da eta aurreko gurpila prezintatuko zaio; horri buruz behar den akta eginen da, eta gidariari aukera emanen zaio atzemandako ibilgailua bere kasa eramateko egoki jotzen duen tokira, asotsa sortzen duen arazoa konpontzeko.

Gidariak aukera horren alde egiten ez badu, udalaren garabi-zerbitzuek kendu ahal izanen dute ibilgailua. Zerbitzu horrek sortutako gastuak eta ibilgailua kentzen den arte udal-egoitzetan gordetzeko gastuak arau-hausleak ordaindu beharko ditu. Ibilgailua udal egoitzetan utzi eta hiru hilabeteren buruan jabeak hura berreskuratzeko eskatu ez badu, ibilgailu hori enkantean jartzen ahalko da.

Arau-haustea egin duen ibilgailuko gidariak konpontzera eramateko aukeraren alde egiten badu, hogeita hamar eguneko epea izanen du konponketa horiek egin eta epe horren barnean egindako konponketak udaltzainei egiaztatzeko.

Hori guztia ez da oztopo izanen egindako arau-hauste oso larriarengatik dagokion isuna ezartzeko.

24. art. Azterketa.

Azterketa eta ikuskapena beti ibilgailua geldirik dagoela eginen dira, hain zuzen ere ordenantza honetako IV. eranskinean jasotako metodoa erabiliz.

25. art. Ibilgailua kentzea.

Udaltzainek ibilgailua kontrolatu eta kentzeko egindako esku-hartzea behar bezala dokumentatuko dira horri buruz eginiko akta edo buletinean; agiri horiek jarduketa egiten deneko unean egin beharko dira, eta hartan behar diren oharpen guztiak jasoko dira.

26. art. Eskumenak.

Ordenantza honetan ezarritakoaren betetzeari buruzko zaintzaren gaineko eskumena Cintruenigoko Udaltzaingoarena da; zainketa lan hori gauzatu ahal izateko, ibilgailu zaratatsuak atzeman ahal izanen ditu, eta haien gidariek nahitaez bidea eman beharko dute behar diren neurgailuak erabiltzeko eta xedearen betetzea ahalbidetzeko behar diren eragiketa guztiak egin ahal izan daitezen.

VII. KAPITULUA

Zehapen araubidea

27. art. Alderdi orokorrak.

27.1. Arau-hauste administratiboak dira ordenantza honetan nahiz asotsei buruz aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharren aurkako egite eta ez-egite guztiak.

27.2. Ordenantza honetan ezarritakoa urratzen duten egite edo ez-egite guztiengatik kapitulu honetan ezarritakoaren araberako zehapenak ezarriko dira; hori, betiere, ez da oztopo izanen arau-hausleei dagokien erantzukizun zibil, penal edo bertzelakoa eskatzeko.

27.3. Erantzukizuna larriagotzen duten inguruabar gisa hartuko da arau-hausteak giza osasunean izan dezakeen eragina, kaltearen atzeraezintasuna, lekuaren ezaugarriak, asmoa, berrerortzea eta kutsadura akustikorako arriskua.

28. art. Arau-hausteen sailkapena.

Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, asotsei dagozkien arau-hauste arinen zehapena gehienez ere 601,01 eurokoa izanen da, arau-hausleei dagokien arau-hausteen erantzukizun zibil, penal edo bertzelakoa deusetan ukatu gabe.

Dardari eta motoei dagozkien gainerako arau-hausteetarako, berriz, arlo horretan indarra duen araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

Ordenantza honen ondorioetarako, honela sailkatu dira zahapenak:

28.A._Asotsak.

28.A.1. Arau-hauste arinak:

Hauek dute arau-hauste arinen kalifikazioa:

a) Soinu-mugen arau-hausteak, ordenantza honetan ezarritako muga onargarriak 10 dBA baino gehiago gainditzen ez badituzte.

b) Aparatu mugatzaile-erregistratzailea manipulatu edo deskonektatzea.

28.B._Dardariak.

28.B.1. Arau-hauste arinak:

Dardarien mugak gainditzeagatiko arau-hausteak arinak izanen dira, baldin eta ordenantza honetako LA parametroaren muga onargarriak 6 unitate baino gutxiago gainditzen badituzte.

28.B.2. Arau-hauste larriak.

Hauek dute arau-hauste larrien kalifikazioa:

a) Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea.

b) Artikulu honetako 28.B.1 puntuan zehaztutako mugak 6 unitate baino gehiago gainditzea.

28.B.3. Arau-hauste oso larriak.

Hauek dute arau-hauste oso larrien kalifikazioa:

a) Arau-hauste larriak behin eta berriz egitea.

Moto, ziklomotore eta gisakoek sorturiko asotsei dagokienez, arau-hausteak honela sailkatuko dira.

28.C._Moto, ziklomotore eta gisakoak.

28.C.1. Arau-hauste arinak:

Zirkulazioko soinu-emisioaren mugengatiko arau-hausteen kalifikazioa arina izanen da ordenantza honetan ezarritako muga onargarriak 4 dBA baino gutxiago gainditzen badituzte.

28.C.2. Arau-hauste larriak.

Hauek dute arau-hauste larrien kalifikazioa:

a) Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea.

b) Artikulu honetako 28.C0.1 puntuan zehaztutako mugak 4 dBA edo gehiago gainditzea.

28.C.3. Arau-hauste oso larriak.

Hauek dute arau-hauste oso larrien kalifikazioa:

a) Arau-hauste larriak behin eta berriz egitea.

b) Ihes-hodi aske izenekoarekin ibiltzea.

c) Administrazioaren ikuskapen lana oztopatzea, ibilgailuen behar diren egiaztapen eta azterketak egin behar dituenean.

29. art. Oharpenak baliogabetzea.

29.1. Asotsak.

Arau-hauste administratiboen oharpenenak ofizioz baliogabetzen ahal dira, ondoko baldintzak betez gero:

a) Lehenagotik ezarritako zehapenak ordainduta edukitzea.

b) Zehapen ebazpena irmo bihurtu zenetik ondoko epeak iragan izatea:

Arau-hauste mota: arina. Epea: 6 hilabete.

29.2. Dardariak eta motoak.

Arau-hauste administratiboen oharpenenak ofizioz baliogabetzen ahal dira, ondoko baldintzak betez gero:

a) Lehenagotik ezarritako zehapenak ordainduta edukitzea.

b) Zehapen ebazpena irmo bihurtu zenetik ondoko epeak iragan izatea:

_Arau-hauste mota: oso larria. Epea: 3 urte.

_Arau-haustea: larria. Epea: 2 urte.

_Arau-haustea: arina. Epea: 6 hilabete.

30. art. Zehapenak.

Ordenantza honetako xedapenen arau-hausteengatik ondoko zehapen eta jardueretako bat edo gehiago ekarriko dituzte:

30.1. Neurri zuzentzaileak nahitaez hartzea egiaztaturiko asotsen nahiz dardarien maila kasu bakoitzean arintzeko edo deuseztatzeko.

30.2. Asots nahiz dardariak sortu dituzten jarduera edo instalazioak aldi baterako etetea, guztiz nahiz partez.

30.3. Kasuan kasuko zehapenak ezartzea.

31. art. Isunak.

31.A._Josteta jarduerak.

31.A.A._Asotsak.

31.A.A.1. Arau-hauste arinak:

Asotsak sortzen dituzten jarduera edo instalazioek aldi baterako eteteko zehapena eta ondoko isunak jasotzen ahal dituzte:

ARAU-HAUSTEAK ETA ISUNAK

LEHENBIZIKOZ BIGARRENEZ

(Euro) (Euro)

1 dBA bitarte gainditzea 18-30 36-48

1-2 dBA bitarte gainditzea 31-42 49-90

2-3 dBA bitarte gainditzea 42-60 91-120

3-5 dBA bitarte gainditzea 61-120 121-300

5-7 dBA bitarte gainditzea 121-300 301-450

7-10 dBA bitarte gainditzea 301-450 451-600

Sei hilabeteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

31.A.A.2. Mugatzaile-erregistratzailea manipulatzea.

LEHENBIZIKOZ BIGARRENEZ

(Euro) (Euro)

Mugatzaile-erregistratzailea manip. 450 600

Hiru urteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

31.A.B._Dardariak.

31.A.B.1. Arau-hauste arinak:

Asotsak sortzen dituzten jarduera edo instalazioek aldi baterako eteteko zehapena eta ondoko isunak jasotzen ahal dituzte:

LEHENBIZIKOZ BIGARRENEZ

(Euro) (Euro)

2 U./LA bitarte gainditzea 24-36 48-60

2-4 U./LA bitarte gainditzea 36-120 60-180

4-6 U./LA. bitarte gainditzea 120-180 180-600

Sei hilabeteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

31.A.B.2. Arau-hauste larriak.

Asotsak sortzen dituzten jarduera edo instalazioek aldi baterako eteteko edo behin betikoz ixteko zehapena eta ondoko isunak jasotzen ahal dituzte:

LEHENBIZIKOZ BIGARRENEZ

(Euro) (Euro)

6-8 U./LA bitarte gainditzea 600-900 900dik goiti

8 U./LA baino gehiago gainditzea 900dik goiti 1200dik goiti

Bi urteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

31.A.B.3. Arau-hauste oso larriak.

Asotsak sortzen dituzten jarduera edo instalazioek aldi baterako etezteko edo behin betikoz ixteko zehapena eta ondoko isunak jasotzen ahal dituzte:

Hiru urteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

31.C._Moto, ziklomotore eta gisakoak.

Zehapenak gidariei eta subsidiarioki arau-haustea egin duten ibilgailuen jabeei ezarriko zaizkie.

31.B.1. Arau-hauste arinak:

Ondoko isunekin zehatzen ahalko dira:

LEHENBIZIKOZ BIGARRENEZ

(Euro) (Euro)

1 dBA bitarte gainditzea 30 45

2-3 dBA bitarte gainditzea 45 60

3-4 dBA bitarte gainditzea 60 90

Sei hilabeteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

31.B.2. Arau-hauste larriak.

Asotsak sortzen duen ibilgailua aldi baterako edo behin betikoz ibilgetzeko zehapena eta ondoko isunak jasotzen ahalko dituzte:

LEHENBIZIKOZ BIGARRENEZ

(Euro) (Euro)

4-6 dBA bitarte gainditzea 90 120

6-8 dBA bitarte gainditzea 120 150

8 dBA-goiti gainditzea 150 240

Bi urteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

31.B.3. Arau-hauste oso larriak.

Asotsak sortzen duen ibilgailua aldi baterako edo behin betikoz ibilgetzeko zehapena eta ondoko isunak jasotzen ahalko dituzte:

LEHENBIZIKOZ BIGARRENEZ

(Euro) (Euro)

Isilgailurik gabe zirkulatzea 240 300

Ikuskapen lana trabatzea 240 300

Behin eta berriz egitea 240 360

Hiru urteko epean arau-hauste bat hirugarren aldiz egitea behin eta berriz egitea bezala hartuko da, ondorio guztietarako.

32. art. Organo eskudunak eta prozedura.

32.1. Josteta jarduerek sorturiko asotsak.

Abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27. artikuluan (abenduaren 10eko 26/2001 Legeak aldatua) eta abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen 35. artikuluan arautua dago zehapen ahalmena eta haien arabera ondokoei dagokie:

_Alkateari, arau-hauste arinetarako.

_Lehendaritza, Justizia eta Barne kontseilariari, arau-hauste larri eta oso larrietarako.

32.2. Dardariak.

Arlo horretako zehapen-ahalmenari dagokionez, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan eta abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen 34. artikuluan xedatutakoari lotuko zaio.

32.3. Motoak.

Arlo horretako zehapen-ahalmenari dagokionez, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 29.2. artikuluan xedatutakoari lotuko zaio.

33. art. Behin-behineko aurreneurriak.

33.1. Zehapen prozedura hasitakoan, hura ebazteko organo eskudunak bidezko jotzen dituen aurreneurriak hartu ahal izanen ditu ezartzen den ebazpena beteko dela bermatzeko eta, nolahai ere, legeak beteko direla bermatzeko; betiere, bertzeak bertze, ondoko behin-behineko aurreneurriak hartu ahal izanen dira:

b) Jarduera guztiz edo partez etetea.

b) Zentro, zerbitzu, establezimendu edo instalazioak ixtea.

c) Fidantza galdatzea.

d) Motoen kasuan, ordenantza honetako 23.2 artikuluan ezarritakoak.

33.2. Behin-behineko neurriak ezartzeko ebazpena baino lehen, entzunaldi bat emanen zaio interesatuari, gehienez ere hamabortz eguneko epean bidezko jotzen duena alega dezan.

33.3. Hartutako aurreneurriei edo neurri administratiboei beren horretan eutsiko zaie organo eskudunak haiei buruzko iritzia ematen ez duen bitartean.

34. art. Erantzukizun solidarioa.

Pertsona fisiko edo juridikoek asotsa edo dardariak sortutako arau-haustean izan duten partehartze maila zehazterik ez dagoenean, erantzukizuna solidarioa izanen da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ordenantza honek indarra hartzen duenerako zabalik dauden lokalek isolamendu akustikoa 50 dBA-ren parekoa edo handiagoa badute gaueko ordutegian irekitzeko baimena izanen dute, betiere soinu-igorpena gehienez ere 75 dBA-koa bada eta ondoko baldintzak betetzen badituzte: ordenantzako igorpen mugak ez gainditzea, auzokoen kexarik ez jasotzea, isolamendu handiagoak lortzearren obrak egiteko benetako arazo tekniko gaindiezinak izatea eta Cintruenigoko Udalak haien aurka zehapen espedienterik abiarazi ez izana soinu-igorpenak direla eta.

Halako lokalek aurreko lerroaldean zehazturiko baldintzetako bat betetzen ez badute, baimen hori kendu eta honako udal ordenantza hau aplikatuko da erabat.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenantza honek ukituriko josteta jardueren jabeek, aitzineko xedapen gehigarrian jasota gelditu ez badira, gehienez ere urtebeteko epea izanen dute, indarra hartzen duenetik kontatzen hasita, bertan ezarritakoari aurka egiten dioten era guztietako akatsak zuzentzeko.

Halaber, ordenantza honek ukituriko ibilgailuen jabeek sei hilabeteko epea izanen dute, indarra hartzen duenetik hasita, bertan ezarritakoari aurka egiten dioten era guztietako akatsak zuzentzeko.

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik lehenbiziko hilabetean, alkatetzak bando bat emanen du hura indarrean dagoela oroitarazteko eta ordenantzak ukituriko ibilgailu eta jardueretako jabeei errekerimendua egiteko, hain zuzen ere beren ibilgailuetan dauzkaten akatsak, nolanahikoak izanda ere, zuzen ditzaten.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen dira ordenantza honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta bereziki Asots eta dardarietatik babesteko udal ordenantza, 1988ko maiatzaren 6an onetsia.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek, behin osoko bilkuran haren testua behin betikoz onetsi ondoren, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Ikurrak

JJ.SS. Ingurumena babesteko jarduera sailkatuak.

B.S.M. Barneko soinu maila.

K.S.M. Kanpoko soinu maila.

D. Aireko asotserako isolamendu akustiko gordina.

Lgeh. Gehieneko soinu maila.

G.A.S.M. Gibel-asotsaren soinu-maila (K.A.S.M.).

S.P. Soinu puruak.

L1. Lokal emisoreko barneko soinu maila.

L2. Lokal hartzaileko barneko soinu maila.

dBA. A ponderazioko dezibelioak.

Leq. Presio akustikoaren maila, dezibeliotan, ondoko ekuazioaren arabera:

_Non T = T2 _ T1, eta non P0 erreferentziako presioa den.

II. ERANSKINA

Neurketa akustikoak eta dardarien neurketak egiteko erabilitako metodo operatiboen deskribapena.

Orokorrak

Neurketa hauek eginen dira gutxienez ere soinu emisioaren ezaugarri diren aldaketak gertatzen direneko ziklo oso bat bilduko duen aldi batean. Aldi hori ez da sekula 60 segundo baino laburragoa izanen.

Ordenantzak ezartzen duen soinu-mailen ebaluazioa ondoko arauen arabera eginen da:

I. atala._Neurketa akustikoak.

I.1. Ingurumen ezaugarriak.

I.1.1. Bai barneko soinu-maila, bai kanpoko soinu-maila ebaluatzeko, neurketa entsegua egin beharreko lokaleko ate-leihoak itxita eginen da.

I.1.2. Ahaleginak eginen dira neurtu beharreko iturrikoak ez diren asots guztiak murrizteko.

I.1.3. Kanpoko soinu-maila ebaluatzeko, kontuan hartuko dira neurketa egiten den unean dauden baldintza atmosferikoak, ondoko puntuei erreparatuz, batez ere:

a) Kanpoko neurketa akustikoak egiteko, sonometroaren mikrofonoa haizearen aurkako pantaila batekin babestu beharko da.

b) Pantaila efektuaren aurka, behatzailea mikrofonoaren gibelean eta hartatik ahal den gehiena bereizirik jarri beharko da; mikrofonoa neurketaren adierazlearen irakurketa zuzenarekin bateragarria izanen da.Mikrofonoa tripode baten gainean paratu beharko da.

I.1.4. Inpultsio soinuak daudenean, soinu maila baliokidea V. eranskineko I. taulan ezarritakoaren arabera igoko da.

I.1.5. Soinu puruak (S.P.) egonez gero, soinu maila baliokidea 5 dBA-tan igoko da. S.P. 135/1989 Foru Dekretuan definitutakoa izanen da.

I.2. Elementu igorle eta hartzaileen kokapena:

I.2.1. Soinu-maila normalizatua.

Eraikuntza elementuen isolamendu akustikoa neurtzeko, asots-iturri normalizatua asots arrosa emititzeko posizioan jarriko (a /UNE 74040-IV arauaren arabera), emisioak gertatzen diren lokalaren erdian jarrita, eremu akustiko ahalik difusoena lortzeko.

I.2.2. Sonometroa.

Isolamendu akustikoa "in situ" neurtzeko, sonometroa aretoko hiru leku ezberdinetan paratuko da, iturritik gutxienez ere 1,5 metrora, eta zortzikoaren 1/3eko espektroak hartuko dira, 100dik 3150 Hz bitarte. Gero haien banaz-bertzeko lineala eginen da, 60 seg. baino gehiagoko denbora tartea hartuta.

Gero, hiru erregistro horien banaz-bertzeko aritmetikoa eginen da; horren emaitzak ematen duen espektroa espektro igorle moduan hartuko dugu.

L1 balioa zortziko hereneko banden araberako mailen batuketa eginez lortuko da.

Gauza bera eginen da L2 areto hartzaileko barneko soinu maila lortzeko.

I.2.3. Azelerometroa (Foru Dekretuko 8.3 artikulua).

I.3. Gibel-asotsa:

I.3.1. Nahitaezko araua.

Oro har, neurketa guztiak egin aurretik gibel-asotsaren soinu presioaren maila zehaztu beharko da.

I.3.2. Neurketa egiteko baldintzak.

Neurketa egiteko, neurtu beharreko soinu iturria geldirik eginen da; halaber, lokal hartzailearen barnean dauden gainerako asotsak saihestuko dira, neurketa egiterakoan akatsik ez sortzeko maneran.

I.3.3. Mailak.

Lortutako soinu-presioaren mailak transmitituriko asotsetarako baimendutako gehieneko maila gainditzen badu, gibel-asotsaren maila izanen da jarduerak funtzionatzen duenean transmititzen diren mailetarako baimendutako muga berria.

I.3.4. Isolamendua.

Isolamendu akustiko gordina neurtzeko, gibel-asotsa areto hartzailean neurtu beharko da; zortziko 1/3eko espektroa lortuko da hartara, 100 eta 3.150 Hz bitarteko frekuentzien tarterako. Betiere, asots-iturria funtzionatzen ari dela, egiaztatu beharko da Leq (minutu bat) balorearen jasotzen diren mailek frekuentzia unitate bakoitzeko 9 dBA-tan gainditzen dituztela gibel-asotserako zehaztu diren mailak. Hala ez bada, emisio-iturriaren bolumena igo beharko da.

Balio horiek lortzeko 105 dBA baino gehiago emititu behar badira, ondoko neurketak hartuko dira baliozkotzat: asots-iturria funtzionatzen ari dela, areto hartzaileko barneko soinuaren maila 3 dBA-koa edo handiagoa direnekoak, gibel-asotsaren soinu-presioarekin alderatuta. Betiere ondoko zuzenketa egin beharko da, eta lortutako isolamendu gordinaren balioari gehitu beharko zaio:

(D = L1 -L2).

Gibel-asots handiarengatiko zuzenketa taula ordenantza honetako V. eranskineko 2. taula da.

II. atala._Dardarien ebaluazioa.

II.1. Neurgailuen kokapena.

Azelerometroa zoru, sabai edo forjatuen leku sendoetan finkatuko da, dardariak jasotzen dituen higiezineko gelen erdian.

III. ERANSKINA

Ikuskapen akta betetzea

Udaltzaingoaren agenteek egindako neurketei buruzko akta bat bete beharko dute, edozein herritarrek eskatuta, baldin eta jarduera batetik, bereziki tabernetatik, datozen asotsen emisioak beren etxebizitzetan trabarik sortzen badu.

Jarduketa bakoitzari buruz, neurketa egin deneko unean, akta bat bete beharko da.

Akta horietan, lau neurketa mota jaso beharko dira; ondokoak, funtsean:

a) Barneko soinu maila.

b) Kanpoko soinu maila.

c) Gibel-asotsa.

d) Gehieneko soinu maila.

Ahal izanez gero, udaltzainek neurketa bakoitzari buruzko lau datu horiek bete beharko dituzte, bete beharreko bakoitzeko hiru neurketa eginez, ahal den neurketarik osatuena lortu ahal izateko.

Ezinbertzean, udaltzainek ezin badute udal ordenantzak agintzen dituen neurketa guztiak egin, inguruabar hori aktan jaso beharko dute, oharpenetarako ezarritako laukia betez; horretan, labur bada ere, neurketa guztiak ez egiteko arrazoiak jaso beharko dituzte.

Honako hauek izan daitezke arrazoiak:

a) Kanpoko soinu maila neurtzeko ezintasuna:

Karrikan jende sobera egoteagatik edo gisako arrazoiengatik, asots maila handia sortzen baita.

Kasu horretan, ate-leiho irekiei buruzko laukia txekeatzea baliozkoa izanen da.

b) Gehieneko soinu maila neurtzeko ezintasuna:

Lokalera sartzeko modurik ez edukitzeagatik, ordena publikoko balizko asaldurak saihesteko edo agenteen lana oztopatu, aldatu edo zaildu dezakeen bertze edozein egitate edo inguruabarrengatik.

c) Gibel-asotsaren maila neurtzeko ezintasuna:

Trabak sortzen dituen lokalaren musika ez delako eteten, hura ebaluatzeko zailtasunak edukitzeagatik, kanpoko soinu maila jardueratik datorrenaren antzekoa edo hura baino handiagoa delako.

Ezinbertzekoa izanen da beti barneko soinu maila neurtzea ukitutako pertsonaren etxebizitzan, gutxienez ere hiru neurri hartuta atsedena hartzeko lekuetan, saloi-egongelan eta logeletan. Ez da gomendagarria neurketak komunean eta korridorean egitea.

Neurketa horiek egiteko, kontuan hartuko da udal ordenantzan ezarritakoa eta ekainaren 8ko 135/89 Foru Dekretuan ezarritakoa; izan ere azken horren bidez ezartzen dira asotsak eta dardariak sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak.

Neurketa egiten hasi baino lehen, agenteak sonometroa kalibratu beharko du, erabiltzeko egoera ezin hobean dagoela egiaztatzeko. Azken neurketa egin ondoren, agenteak berriz ere kalibratu beharko du sonometroa. Egiaztatuz gero sonometroa ñ 1 dBA deskalibratu dela, neurketa baliogabetu eginen da, eta bertze bat egin beharko da.

Orain arte azaldutakoaz gainera, aktan zenbait kontu oso argi utzi behar dira; hala nola:

a) Kexua aurkeztu duen pertsonaren izena.

b) Kexua sortzen duen asotsa egiten duen lokala.

c) Kexua aurkeztu eta neurketa egiten deneko data, eguna eta ordua adierazita.

d) Neurketa egin duen udaltzainaren zenbakia.

e) Kexua aurkeztu duen pertsonaren sinadura eta neurketa egin duen udaltzainarena.

f) Ahal bada, kexua sortu duen asotsa emititzen duen lokaleko arduradunaren sinadura. Lokalaren arduradunak, bistan dena, uko egin diezaioke sinatzeari.

g) Kalibragailuaren sail-zenbakia, modeloa eta marka.

Aktan, bete ahala lauki beteko ditu, letra oso argiz bete ere, aurreko xedapenei jarraikiz; ahal dela, ez da irakurketa oztopatzeko moduko zirriborrorik eginen.

Oharretarako utzitako lekuan, neurketa egin duen udaltzainak bere ustez neurketan garrantzia duten gorabehera guztiak jaso beharko ditu, bai eta neurketa egiteko garaian aurkitu dituen oztopo guztiak ere; funtsean, ondokoengatikoak:

a) Lokal mota:

b) Gibel-asotsaren zer-nolakoa.

c) Trabak sortzen dituen lokaleko arduradunak laguntza ematea ala ez ematea.

d) Neurketa egiten duen udaltzainak bidezkotzat edo garrantzitsutzat jotzen dituen inguruabar guztiak jasotzen ahalko dira.

IV. ERANSKINA

Moto, ziklomotore eta gisakoen asotsa

1._Gehieneko emisioak.

Moto, ziklomotore eta gisakoei aplikatu beharreko gehieneko mugak ibilgailu horien zilindro-kopuruaren arabera ezarritakoak izanen dira, ordenantza honetako V. eranskineko I. taulako 3. zenbakikoan ezartzen den bezala.

2._Neurtzeko bideak eta gailuak.

2.1. Neurtzeko tresnak.

Asotsa neurtzeko, UNE 21.314/75 arauan nahiz CEI-651 arauan, 1. mota, ezarritako baldintzak betetzen dituzten sonometroak erabiliko dira; bertzenaz, arau horiek aldatzen edo ordezten dituzten arauak hartu beharko dira aintzat.

2.2. Neurketak.

Neurketa ponderazio sare batekin eta tipoko konstante batekin, A kurbaren eta "azkar" (fast) erantzunaren araberakoak, hurrenez hurren.

2.3. Kalibrazioa.

Sonometroa asots-iturri estandar baten arabera kalibratuko da, neurketak egin baino lehentxeago eta neurketak egin eta geroxeago. Kalibratze horietako batean sonometroak adierazten duen balioak eremu akustiko askean eginiko azken kalibratuan _hau da, urteroko kalibrazioan_ neurtutako balorea baino 1 dBA baino gehiagoko aldea adierazten badu, neurketa baliogabetzat jo beharko da.

3._Neurketa egiteko baldintza orokorrak.

3.1. Eguraldi arloko baldintzak.

Neurketak ez dira aurkako eguraldi baldintzetan eginen. Haizearen aurkako babesgailuren bat erabiltzen bada, aintzat hartu beharko dira hark mikrofonoaren sentiberatasunean eta norabide-ezaugarrietan izan ditzakeen eraginak.

3.2. Ibilgailuaren egoera.

Ibilgailuak propultsiorako beharrezkoak izan ez baina errepidean normal ibiltzen hastean erabiltzen den gailurik edukiz gero -agingailu automatikoko haizagailuen kasua, adibidez-, gailu horiek fabrikatzaileak ezarritako zehaztapenen arabera egon beharko dute funtzionatzen.

3.3. Neurketa non: lekuaren zer-nolakoak eta baldintzak.

Neurtzeko leku egokia izanen da aire libreko leku oro, baldin eta hormigoizko, bikezko edo erreflexio indar handiko bertzelako material gogorrez eginiko zoladura duen eremu bat baldin badu -horretatik kanpo gelditzen dira lurrezko azalera guztiak, lurra irabiatua izanda ere-. Aipatu eremuan gutxienez ere aldeak ibilgailuaren muturretatik (eskulekua alde batera utzita) hiru metrotara dauzkan angeluzuzen bat egin ahal izanen da; angeluzuzen horretan, ez da aipatzeko moduko oztoporik izanen. Arreta berezia jarriko da ihes-hodiaren asotsa neurtzerakoan ibilgailua gutxienez ere espaloiko ertzetik metro bat baino gehiago utzita kokatzeko.

Neurketak irauten duen bitartean, eremu horretan ez da inor egonen, salbu eta behatzailea eta gidaria; azken hori bertan egoteak ez du enbarazurik ekarri behar neurketaren emaitza zuzena izateko.

4._Neurketa bideak.

4.1. Neurketa kopurua.

Puntu bakoitzean gutxienez ere hiru neurketa eginen dira. Neurriak ez dira baliozkotzat joko bata bertzearen ondo-ondotik eginiko hiru neurketen arteko aldearen emaitza, laginketa batean, 2 dBA baino handiagoa denean.

Laginketaren hiru neurketa horiek emaniko balorerik txikiena jasoko da oharretan.

4.2. Ibilgailuaren kokapena eta prestaketa.

Ibilgailua neurketa-eremuaren erdian kokatuko da, abiadura-kaxako palanka lokagunean ezarrita eta motorrak enbragea jarrita duela.

Ibilgailuaren diseinuak agindu hori betetzeko biderik ematen ez badu, euskarri baten gainean jarriko da, halako moldez non haren mugimendu-gurpila libreki biratuko den.

4.3. Mikrofonoaren kokaera.

a) Zorutik, ihes-hodiko gasen irteera zuloaren garaieran jarri beharko da mikrofonoa, eta gutienez ere 0,2 metrora.

b) Mikrofonoaren mintza gasen ihes-zuloaren aldera orientatuko da, eta hartatik 0,5 metrora jarriko da.

c) Mikrofonoaren sentikortasun handieneko ardatza zoruaren paraleloan jarriko da, eta d45&deg.-ko angelua eginen du gasen ihes-norabidea zehazten duen plano bertikalarekiko. Sonometroaren fabrikatzaileak ardatz horri buruz ezarritakoei jarraituko zaie, betiere. Plano bertikalari dagokionez, mikrofonoa ibilgailuaren banaz-bertzeko plano longitudinaletik distantzia handiena lortzeko moduko lekuan jarriko da. Zalantzarik izanez gero, mikrofonoaren eta ibilgailuaren inguramenaren arteko distantzia handiena lortzeko moduko kokapenaren alde eginen da.

d) Elkarren artean 0,3 metro baino gutxiagoko distantzia gordetzen duten bi edo irteera gehiagoko ihes-hodien kasuan, laginketa bakarra eginen da, eta mikrofonoa zorutik neurtuta irteeratik altuenaren pare jarriko da.

e) Ibilgailuaren ihes-hodiak irteera bat baino gehiago badu eta haien ardatzak 0,3 metro baino gehiagotara badaude, hiru neurketako laginketa bat eginen da irteera bakoitzean, haietako bakoitza bakarra balitz bezala, eta laginketen arteko mailarik handienaren alde eginen da.

f) Motorrak funtzionatzeko baldintzak.

Traba nabarienak zer abiaduratan egiaztatzen diren, hartantxe egonkortuko da motorra. Behin egonkortasuna erdietsiz gero, azelerazioaren agingailua berehala jarriko da erralenti posizioan. Soinu maila egonkortasun tarte labur batetik hasi eta dezelerazioak irauten duen guztian neurtu beharko da. Neurketaren baliozko emaitzatzat joko da sonometroaren neurketarik altuena.

5._Emaitzen interpretazioa.

5.1. Neurketa aparatuak neurturiko balioak dezibelio hurbilenaren aldera biribilduko dira. Ondoz ondoko hiru neurketetan lortutako balioak baizik ez dira kontuan hartuko, baldin eta aldeak 2 dBA baino handiagoak ez badira. Aintzat hartu beharreko balioa soinu-maila apalenari dagokiona izanen da.

5.2. Balio horrek neurtzen den motozikletaren kategoriarako baimendutako mailarik altuena dBA batean gainditzen baldin badu, bigarren laginketa sail bat eginen da. Hartara lorturiko emaitza berriek ezarritako mugen barnean egon beharko dute.

5.3. Neurketa aparatuen zehaztugabetasuna kontuan hartzeko, neurketan zehar aparatu batean neurturiko balioei dBA bat kenduko zaie.

V. ERANSKINA

Laukiak, taulak eta grafikoak

L A U K I A K

I. laukia._Gehienez ere baimentzen diren asots-mailak.

EGUNEZ GAUAZ

Saltokietako kanpo aldea 65 55

K.S.M. Industriakoak, hiri zerbitzuak, administrazioa

kenduta 70 60

K.S.M. Ekipamendua 65 55

K.S.M. Osasunekoa 50 40

K.S.M. Kultura-Erlijioa 55 45

Bulego barneak 41 36

B.S.M. Merkataritza 45 45

B.S.M. Etxebizitzak edo irakaskuntza 35 30

B.S.M. Logelak, saloiak, egongelak 35 30

B.S.M. Pasiluak, komunak eta sukaldeak 40 35

B.S.M. Sarbide komuna, etxe-atariak, eskailerak,

etxebizitzetako sarrerak, halla etab.. 45 40

II. laukia._Gehienez ere baimentzen den dardari maila.

EGUNEZ GAUAZ

Eremu ez-industriala 60 65

Industri eremua 70 75

III. laukia_Eragin metatuak.

GAUAZ EDO MISTOA EGUNEZ 8:00TIK 22:00ETARA

2 42 dBA 43 dBA

3 40 dBA 42 dBA

3 baino gehiago 38 dBA 41 dBA

IV. laukia_Isolamendua eta behar diren emisio-mailak.

BARNEKO SOINU MAILA ISOLAMENDU

GEHIENEKOA AKUSTIKO GORDINA

85 dBA 60 dBA

90 dBA 65 dBA

T A U L A K

1. taula._Inpultsio soinuetarako zuzenketak.

INPULTSIO SOINUETAKO INPULTSIO SOINUETAKO

LGEH-LEQ DENBORA DENBORA

DENBORA OSOAREN <% 10 DENBORA OSOAREN >% 10

< 10 dBA + 3 dBA + 5 dBA

> 10 dBA + 5 dBA + 10 dBA

2. taula._Gibel asotsaren soinu maila hamaietarako zuzenketak.

L1 -GIBEL ASOTSAREN SOINU MAILA ZUZENKETA dBA-tan

3 1.8

4 1.4

5 1.2

6 0.9

7 0.8

8 0.7

3. taula._Moto eta ziklomotoreetarako gehieneko mailak.

ZIKLOMOTOR ETA MOTOZIKLETEN ZILINDROEN EDUKIERA

KATEGORIA BALIOAK dBA-tan ADIERAZIAK

< 50 cc. 80 dBA

> 50 cc. < 80 cc. 96 dBA

> 80 cc. < 175 cc. 98 dBA

> 175 cc. 101 dBA

G R A F I K O A K

1. grafikoa.

2. grafikoa._Ateen eskemak.

Ateen zabalera ebakuatzeko finkatutakoa izanen da.

A: 100 lagun baino gutiagorendako edukiera duen lokala.

B, C eta D: 100 lagun baino gehiagorendako edukiera.

Iragarkiaren kodea: A0304690