105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (303/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2003ko ekainaren 26a. Eskatzailea: Talleres Llorca, S.L. Jarduera: aroztegi metalikoa. Tokia: Cortes, Azucarera karrika, 36.

Cortesen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306807