105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

1034/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Javier Forcada Melero jauna Ekosistemen eta Paisaiaren Ekologiaren Ataleko Plangintzarako Garapenaren eta Laguntzen Bulegoko buru kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Javier Forcada Melero jauna Ekosistemen eta Paisaiaren Ekologiaren Ataleko Plangintzarako Garapenaren eta Laguntzen Bulegoko buru kargutik kentzea, eta emandako zerbitzak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: A0307580