104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Ikastetxe publikoko atezaintza eta garbiketa zerbitzuen kontratazioa

Arguedasko Udalak lizitaziorako deia egiten du, ikastetxe publikoko atezaintza eta garbiketa zerbitzuak kontratatzeko, baldintza hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Arguedasko (Nafarroa) "Sancho Ramírez" ikastetxe publikoko atezaintza eta garbiketa zerbitzuak.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia. Presako tramitazioa.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 34.435,36 euro, BEZa barne.

Iraupena: 2 urte; beste bi urterako luzagarria, gehienez ere.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Arguedasko Udaleko erregistro orokorrean, Los Fueros plazako 1.ean baitago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartu eta biharamunetik hasita 13 egun naturaleko epean, eguerdiko ordu bata arte. Epea larunbatarekin edo jaiegunarekin bukatzen bada, balioduna den hurrengo eguneko ordu berean bukatuko da epea.

Proposamenak postaz ere bidali ahalko dira eta horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez. Orobat eta epearen barnean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax (948-830174), telex edo telegrama bidez. Baldintza horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea akitu eta bi egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen eredua: klausula administratibo partikularren pleguan ageri da.

Proposamen tekniko eta ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, Arguedasko Udaleko batzordeen aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun naturaleko 14:00etan. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, proposamenak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, ordu berean.

Kopiak eskuratzeko: klausula administratibo eta partikularren plegua proposamenak aurkezteko tokian berean eskura daiteke.

Arguedasen, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Jarduneko alkate udalburua, Jose Julián Andrés Lizanzu.

Iragarkiaren kodea: A0307088