104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

485/2003 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, ikasketak egiteko lizentzia bat ematen duena. Lizentzia hori 2003-2004 ikasturterako da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako langile finkoentzat.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariak proposatzen du, dagokion batzordearen erabakian oinarrituta, ikasketak egiteko lizentzia bat ematea, Nafarroako Gobernuaren mende dauden irakaskuntzako funtzionario zein kontratudun finkoentzat, martxoaren 31ko 142/2003 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren ebazpenaren ondorio gisa. Foru Agindu hori 2003ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 14an.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikasketak egiteko lizentzia bat emateko aukeratu den izangaiaren behin betiko zerrenda onestea, foru agindu honen eranskinean zehazten den denboraldi eta modalitaterako.

2. Ikasketak egiteko lizentziaren onuradunak deialdian eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu eta, bereziki, hamabigarren oinarrian zehazten direnak.

3. Giza Baliabideen Zerbitzuak onuradunari deialdiaren hamahirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzak aplika diezaizkiola.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, Irakasleen Hobekuntzako Atalari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen aurka interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamarren._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA.

Ikasketak egiteko emandako lizentziak

Deiturak eta izena: Yoldi López, Virginia. Mota: A1, urtebeterako. Epea: 2003ko irailaren 1etik 2004ko abuztuaren 31ra.

Iragarkiaren kodea: A0307277