104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2003ko uztailaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, aurtengo otsailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kalteak izan dituzten toki entitateen zerrendan Jaitz ere sartzen duena. Halaber, Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen dio zerrenda horretan sartzeko aurkezten diren gainerako eskabideak ebazteko.

Martxoaren 25eko 19/2003 Foru Legearen bidez, aurtengo otsailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezarri ziren. Foru legea 2003ko 41. zenbakian argitaratu zen, apirilaren 2an.

Nafarroako Gobernuak, 2003ko maiatzaren 26ko Erabakiaren bidez, aurtengo otsailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kalteak izan zituzten toki entitateen zerrenda onetsi zuen.

Erabaki horren xedapen zatiko bigarren idatz-zatiak ezartzen du Nafarroako Gobernuak zerrenda horretan sartzen ahalko dituela agertzen ez diren toki entitateak. Horretarako, eskabide arrazoitu bat eta behar diren egiaztagiriak bidali beharko dituzte Toki Administrazioko Departamentura izapidatuak izan daitezen. Dena den, 19/2003 Foru Legea egoera berezi bat ahalik eta laisterren arintzeko sortu zenez, bertan ezarritako neurrien eraginkortasuna bermatzeko, hau da, zerrendako sarrera berrien izapidaketa ahalik eta arinen egiteko, komenigarria da Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematea horiek ebazteko, eta ohartaraztea urte honen bukaera baino lehenago haren berri eman beharko diola Nafarroako Gobernuari.

2003ko ekainaren 17an, Jaizko Udalak toki entitate hori zerrendan sartzeko eskatu zuen. Eskabidea Toki Administrazioko Departamentuak izapidatu du, egiaztatu baitu aurtengo otsailean gertatutako uholdeak direla-eta kalteak izan direla herri horretan.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak hala proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Jaitz sartzea aurtengo otsailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kalteak izan dituzten toki entitateen zerrendan.

2. Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematea zerrenda horretan sartzeko aurkezten diren gainerako eskabideak ebazteko eta ohartaraztea urte honen bukaera baino lehenago haren berri eman beharko diola Nafarroako Gobernuari.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau Jaizko Udalari jakinarazi eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, erabakia jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluak agintzen duen moduan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita zortzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: C3241673