104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1306/2003 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroetarako arropa alokatu, garbitu, lisatu eta konpontzeko 2004. urterako zerbitzua kontratatzeko baimena ematen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako arropa alokatu, garbitu, lisatu eta konpontzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetarako arropa alokatu, garbitu, lisatu eta konpontzeko 2004. urterako zerbitzua kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekian eta presako izapidaketarekin.

_Hasierako prezioa: 2004. urtearako kalkulatutako gastua 3.507.565,72 euro, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, hamalau egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea karrikako 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Enpresaren sailkapena: U taldea, 2. azpitaldea eta behar den kategoria, lizitazioaren lotea zein den.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamen ekonomikoak ireki eta irakurtzeko eguna, ordua eta tokia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean jakinaraziko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña), proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hilabete pasata.

Klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948-428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita lauan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina. Proposamen ekonomikoaren eredua).

Iragarkiaren kodea: A0307581