104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, Ingurumena Kudeatzeko Neurri Administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatutako hartan, eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuari jarraikiz departamentu teknikoak tramitaturik, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Radiodifusora Navarra, S.A. Jarduera: irratirako bulego eta estudioak. Tokia: Plazaola industrialdea, F nabe-saila, 2.a ezkerra, Aitzoain.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: A0307184