104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak

Deialdia, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hezitzaile izateko 20 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Merezimenduak baloratzeko baremoko aldaketa.

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hezitzaile izateko 20 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oinarrietan, 03/05/30eko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako hartan, hain zuzen ere V. eranskinean, Merezimenduak baloratzeko baremoa delakoan, ez datoz bat II) atala, "Laneko esperientzia (5 puntu gehienez)" izenekoa eta eranskin bereko 4. oharrean, laneko esperientzia baloratzeko ezarritako irizpidea.

Bestalde, eranskin bereko 6. oharrak bidezkoak ez diren balorazioak ekar ditzake, hitzez hitz interpretatuz gero ikasturte bategatik urtebetekoari dagokiona baino puntu gutxiago eman baitaitezke, zerbitzuak ikastordu guztietan eman badira ere.

Horregatik guztiagatik, ebatzi dut:

1. Aipatu deialdiko oinarrietako V. eranskineko, Merezimenduak baloratzeko baremoa izenekoa, 4. eta 6. oharrak aldatzea. Honela geldituko dira:

4. Laneko esperientziari dagokionez, gehienez ere 10 urte hartuko dira kontuan, betiere izangaiari komeni zaion moduan. Hilabetetik beherako kontratuak ez dira baloratuko.

6. Ez da zerbitzuen egiaztagiririk kontuan izango, horien hasiera eta amaiera data zehatzik ez bada agertzen, nahiz eta bertan ageri zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela, salbu eta ikastordu guztiak egin direla zehazten bada; kasu horretan urte osoa bezala baloratuko da.

2. Hogeita hamar egun naturaleko epea ematea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte, balioduna bada, edo balioduna den hurrengora arte, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztutako zerbitzuen egiaztagiriak, 6. ohar berriak ukitzen dituenak, ordezkatzeko soilik.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan. Lehendakaria, Nieves Ciprés Aznar.

Iragarkiaren kodea: A0307655