104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko S5 unitatean Eguesibarko Udal Parkea eraiki eta ezartzeko lanen kontratazioa

Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:

Kontratuaren xedea: Gorraizko S5 unitatean Eguesibarko Udal Parkea eraiki eta ezartzeko lanak kontratatzea, enkante bidez.

Aurrekontua: proiektuan jasotako kontrata bidezko aurrekontua, guztira, 658.083,76 eurokoa da, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2), hau da, 13.161,68 euro.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Enpresaren sailkapena: G taldea, 6 azpitaldea, d kategoria.

Baldintzen plegua: Repronet 24, Remiro de Goñi kalea, 24-behea, Ipar Etxabakoitz, 948 189216 tel.

Proposamenak aurkeztea: betiere baldintzen pleguko ereduari jarraituz, Eguesibarko Udaleko erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte (egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea).

Eguesen, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamarrean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0307656