104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremua (I/S.1, IV/S.1, XVI/S.1, XIX/S.1 sektoreak eta Lezkairuri atxikitako sistema orokorrak): plan partziala, birzatiketa agiriak eta urbanizazio proiektua prestatzeko laguntza teknikoa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko deialdia

Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2003ko uztailaren 24an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

CGU 03-UZT-24 (16/GU)

Kontratuaren xedea: I/S.1, IV/S.1, XVI/S.1, XIX/S.1 sektoreak eta Lezkairuri atxikitako sistema orokorren (ARS-3 banaketa eremua) plan partziala, birzatiketa agiriak eta urbanizazio proiektua prestatzea.

Dei egilea: Hirigintza Gerentzia.

Kontrata aurrekontua: 1.060.000,00 euro.

Aurkezteko epea eta tokia: 2003ko irailaren 19an, ostirala, Hirigintza Gerentziaren erregistroan edo Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean.

Dokumentazioa non bildu: Hirigintza Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea, 2-6.a).

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamarrean Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0307605