104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Laguntza teknikoa kontratatzea

Xedea: "Garesko eskualdeko hondakindegia zigilatzea" izeneko obraren proiektuaren prestaketa, lanen zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloetako koordinazioa.

Izapidaketa: presakoa.

Prozedura: lehiaketa irekia.

Lizitazioaren aurrekontua: 32.430,00 euro.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak.

Proposamenak aurkeztea: Izarbeibarko Mankomunitateko erregistro orokorrean, Mendigorriko errepidea, 1, behea, iragarki hau argitaratu eta hamahirugarren eguneko eguerdiko ordu biak arte.

Agiri teknikoak eta onartutako proposamen ekonomikoak irekitzea: iragarkia argitaratu ondoko hirugarren egun baliodunean, 19:30etan.

Klausula administratiboen pleguaren, proposamen ereduaren, aurreazterketaren eta abarren kopiak Iruñeko Copy Wind dendan daude ikusgai, Errioxa, 4. Telefonoa: 948 276155.

Garesen, bi mila eta hiruko uztailaren hogieta hiruan. Mankomunitateko burua, José Joaquín Urra Huarte.

Iragarkiaren kodea: A0307654