104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A S T I T Z

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 1etik 11ra bitarteko usategiak errentan emateko, bi horiek ere barne, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2003ko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 13an, arratsaldeko seietan eginen da enkantea, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 20an, toki eta ordu beretan, % 10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko nahiz hobetzeko hainbestekoak eta gainerakoak baldintzen pleguan agertzen dira, Astizko Kontzejuaren Alkatetzan ikusgai baitago, aztertu nahi duen ororen eskura.

Astitzen (Larraun), bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan. Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307708