104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Enkantea, Tuterako biztanleen herrilurretako "Majada de Vacas-Pedro Gómez" bazkalekuko belarrak errentan ematearren

Tuterako Udalak ondoko bazkalekuko belarrak errentan emateko enkanterako baldintzen plegua onetsi zuen 2003ko uztailaren 22ko osoko bilkuran:

Bazkalekua: Majada de Vacas-Pedro Gómez. Urteko prezioa, eurotan: 4.783. Behin-behineko bermea: 96.

Eskaintza edo proposamenen aurkezpena: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 15:00 arte.

Proposamenak irekitzeko jendaurreko ekitaldia Tuterako Udaletxean (Plaza Vieja, 1) izanen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Baldintzen plegua zein gainerako agiriak interesatuen eskura daude, azter ditzaten, Hirilurraren eta Ekonomiaren Antolamendurako Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua).

Tuteran, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hiruan. Nekazaritzako zinegotzi eskuordea, María Isabel Echave.

Iragarkiaren kodea: A0307599