104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E S A L A T Z

Laborantzako herrilurren lehentasunezko esleipena, herritarren artekoa, Arzotzen

Arzozko Kontzejua zeneko famili unitateko herritar titularrek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 142 eta 145. artikuluetan ezarritakoa betetzen badute, eta 6. poligonoko 469. lurzatiko laborantzako lur loteetako onura hartu nahi badute, dagokion eskabidea aurkez dezakete, betiere pleguan aipatzen diren agiriekin batera.

Halaber, herritarren arteko lehentasunezko esleipenean eman gabe gelditzen diren loteak, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez esleituko dira.

Eskabideak, bai lehentasunezko esleipenekoak bai zuzeneko esleipenekoak, Ibarreko Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira, 2003ko irailaren 3a baino lehen.

Baldintzen plegua eta eskabide ereduak udal bulegoetan eskuratzen ahal dira.

Gesalatzen, bi mila eta hiruko uztailaren zazpian. Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0307555