104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko (Eguesibar) Plan Partzialeko Z.V.2.2 lurzatian aparkalekua egiteko lanen kontratazioa

Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:

Kontratuaren xedea: Gorraizko (Eguesibar) Plan Partzialeko Z.V.2.2 lurzatian aparkalekua egiteko lanak kontratatu eta egitea, enkante bidez.

Aurrekontua: proiektuan jasotako kontrata bidezko aurrekontua, guztira, 150.000 eurokoa da, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2), hau da, hiru mila euro (3.000,00).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Kontratistaren sailkapena eta enpresaren kategoria: G taldea; 6. azpitaldea; c) kategoria.

Baldintzen plegua: Eguesibarko Udalean eta bertako informazioari buruzko 012 telefono zenbakian.

Proposamenak aurkeztea: Eguesibarko Udaleko erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte (egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea). Proposamen eredua baldintzen pleguan jasotakoa izanen da.

Eguesen, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0307627