104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R I S T R E G I

Usategi postuak enkantean

Kontzeju honek enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, Kontzeju honen herrilurretan dauden bost usategitan uso ehizaren aprobetxamendua hamar urterako emateko. Ormatxulo, El Alto, Lezarenea, Andibarro I eta Andibarro II alderdietan daude, denak 10.218 zenbakidun ehiza barrutian, Andibarro mendia esaten zaion horretan.

Enkantean usategi bakoitza bere aldetik joanen da, Andibarro I eta Andibarro II delakoak kenduta, batera joanen baitira. Hasierako prezioa hau da: Ormatxulo, 200,00 euro; El Alto, 200,00 euro; Lezarenea, 200,00 euro, eta Andibarro I eta Andibarro II, 350,00 euro. Gorako tanto bakoitza 12 eurokoa izanen da.

Enkantea Txulapaingo Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, Markalainen, 2003ko irailaren 6an, 12:00etan, eta aprobetxamendua zuzenduko duten baldintzen plegua irakurriz emanen zaio hasiera.

Aristregin, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bederatzian. Kontzejuko burua, Miguel Angel Erdozain.

Iragarkiaren kodea: A0307610